Elizabeth Carter

ingeles idazle, klasizista, itzultzaile eta olerkaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Elizabeth Carter
Remove ads

Elizabeth Carter (Deal, Kent, Britainia Handia, 1717ko abenduaren 16aLondres, Ingalaterra, 1806ko otsailaren 19a)[1] idazle, klasizista, itzultzaile eta olerkari ingelesa izan zen, eta Blue Stockings Society edo Galtzerdi Urdinen elkarteko kidea.[2][3][4]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza 

Kenten jaioa, Elizabeth kleriko baten alaba zen. Bere aitak bultzatu zuen ikastera eta latina, grekera, hebreera, arabiera eta zientziak ikasi zituen.

Carterrek Jean-Pierre de Crousazen Examen de l'essai de Monsieur Pope sur l'homme (euskaraz: Pope jaunak gizonari buruz egindako saiakeraren azterketa), bi liburuki, 1739, Francesco Algarottiren Newtonianism per le donne (Emakumeentzako newtonianismoa) eta Newtoniismo txikia idatzi zituen. Hala ere, XVIII. mendeko emakume idazleen panteoian zuen tokia ziurtatuta zuen 1758an All the Works of Epictetus, Which are Now Extant, Epikteto filosofo estoiko grekoaren lan ezagun guztien ingelesezko lehen itzulpena itzultzeagatik. Lan honrrekin bere izena eta dirutza lortu zuen, 1000 librako harpidetza kopuru ikusgarria ziurtatuz.[5]

Remove ads

Lagunartea

Carter Samuel Johnsonen laguna zen, eta edizio batzuekin lagundu zion The Rambler egunkarian.[6] Bere lagunen artean,,beste gizon ospetsu asko izan zituen, baita gertuko isilmandatariak ere, hala nola, Elizabeth Montagu, Hannah Más, Hester Chapone, eta Galtzerdi Urdinen Elkarteko beste kide asko. Anne Hunter, poeta txikia, eta Mary Delany ere lagun hurbilak izan ziren.[7]

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads