Ellen Fitzsimon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ellen Fitzsimon, jaiotzez Ellen Bridget O'Connell, (Derrynane etxea, Kerry konderria, 1805 – Londres, 1883ko urtarrilaren 27a) irlandar poeta izan zen[1][2].
Remove ads
Bizitza

Daniel O'Connell politikariaren eta Mary O'Connellen alaba, Ellen Bridget O'Connell Derrynane etxean jaio zen. Hezkuntza ona jaso zuen eta hizkuntza asko menperatzen zituen. Aitaren aliatu politikoa zen. Irish Monthly, The Nation, Duffy's Fireside Magazine eta Dublin Review aldizkarietarako poesia idatzi zuen, eta 1863an bere bilduma bakarra argitaratu zuen, Derrynane Abbey in 1832, and other Poems izenburua zuena[1].
1825eko uztailaren 25ean, Christopher Fitzsimon funtzionario publikoarekin ezkondu zen. 13 seme-alaba izan zituzten:
- Thomas Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
- Mary O'Connell Fitzsimon (1828-1877), Henry Edmond Redmondekin ezkondu zena;
- Daniel O'Connell Fitzsimon (1829-1844);
- Christopher O'Connell Fitzsimon (1830-1884);
- Henry Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
- Thomas Fitzsimon (1833-1858);
- Henry O'Connell Fitzsimon (1835-1902);
- Ellen Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
- Ellen (Eily) O'Connell Fitzsimon (1838ko urtarrilaren 25a - 1919), Charles Bianconi Jnr-rekin ezkondu zena[3];
- Maurice Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
- Kathleen Henrietta O'Connell Fitzsimon (1842-1927), George Ludlow Kennedy Hewettekin ezkondu zena;
- Maurice (Mossy) O'Connell Fitzsimon, 13 urterekin hil zena;
- Morgan O'Connell Fitzsimon, haurtzaroan hil zena.
Fitzsimon Londresen hil zen 1883ko urtarrilaren 27an eta Kensal Greengo hilerrian lurperatuta dago[1][4].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
