Elsa Alkman

idazle, musikari eta sufragista suediarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Elsa Alkman
Remove ads

Elsa Anna Maria Alkman (jaiotzez Ahlström; Stora Tuna, Borlänge udalerria, 1878ko azaroaren 18a – Limhamn, Malmö udalerria, 1975eko otsailaren 21a) suediar idazle, biolin-jotzaile eta politikaria izan zen, emakumeen sufragioaren alde borrokatu zena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Elsa Anna Maria Ahlström 1878ko azaroaren 18an jaio zen Stora Tunan. Otto Theodor Ahlström ingeniariaren eta Clara Guincharden alaba zen.[1] Haurra zela, Täbyn, Göteborgen, Stockholmen, Härnösanden eta Sölvesborgen bizi izan zen.[2]

1897 eta 1900 artean Stockholmgo Musika Akademian ikasi zuen, biolinean espezializatuz . 1911n, Eslöveko Pobreen Ongizaterako Batzorde kide bihurtu zen, eta hainbat elkarte politikotan parte hartu zuen, besteak beste, Eskaniako Emakumeen Sufragio Politikoaren Elkarte Nazionalean (1911tik 1913ra) eta elkarte beraren Eslöveko sukurtsalean (1907tik aurrera).[3] Nazismoaren aurkako erresistentzia mugimenduan ere parte hartu zuen Norrköpingen, eta besteak beste, nazien aurkako eztabaida zirkulu bat antolatu zuen.[4] Norrköpingen, Fredrika Bremer Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide gisa ere jardun zuen tokiko lanean.[5][6]

1906an Olof Efraim Alkman farmazialariarekin ezkondu zen.[3] Biak Norrköpingen daude hobiratuta.[7]

Remove ads

Idazlanak

  • En oförbätterlig (eleberria, 1911)
  • Första maj (antzezlana, 1914)
  • Rösträttsbrevet för dagen (gutuna, 1916)

Musika lanak

  • Fem sånger för en röst med piano (1935)
  • Marskväll. Fyrstämmig damkör med pianoledsagning (1935)[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads