Emily Deschanel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Emily Deschanel
Remove ads

Emily Erin Deschanel (Los Angeles, 1976ko urriaren 11) telesailetako aktore estatubatuarra da[1]. Bones telesailean Temperance "Bones" Brennan doktorearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb
Emily Deschanel, 2009an
Remove ads

Biografia

Emily Deschanel Los Angelesen jaio zen zinemari loturiko familia batean, izan ere aita Caleb Deschanel zinema zuzendaria du eta ama Mary Jo Deschanel aktorea. Ahizpa txikia Zooey Deschanel ere aktorea da eta baita kantautorea ere[2]. Emilyk arbaso frantsesak, suitzarrak, herbeheretarrak, ingelesak eta irlandarrak ditu[3].

Los Angelesen inarrizko ikasketak egin eta Bostongo Unibertsitatean aktore graduatu zen[4].

Aktore ibilbidea

Debuta It Could Happen to You filmean egin zuen 18 urte zituela, aitak ere parte hartzen zuen filme batean hain zuzen ere. Hurrengo paper aipagarria Stephen King idazlearen Rose Red liburuan oinarrituriko miniseriean izan zuen.

2005ean Temperance "Bones" Brennan doktorea izateko castinga egin zuen eta 12 denboralditan zehar telesaileko protagonista izan zen[5]. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen egindako lanagatik (Satellite Awards, Teen Choice Awards...) baina ez zituen eskuratu. Telesaila egiten zuen bitartean hainbat serietan agertu zen pertsonai berarekin, Sleepy Hollow, American Dad! eta BoJack Horseman serietan hain zuzen ere. Telesaila 2017an amaitu zen.

FOX kateak telesailaren mozkinak ezkutatzen ibili zela ohartuta Deschanel eta Boreanaz aktoreak eta Barry Josephson ekoizleak salaketa jarri zuten eta epaileak 179 milioi dolarretako kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen katea[6].

2019an Animal Kingdom telesailaren laugarren denboraldian hainbat ataletan agertu zen eta hurrengo denboraldian protagonista taldean sartu zen. Zentzu horretan beganoa izatea erabaki du eta beganoentzako dieten liburua eta websitea sortu ditu.

Bizitza pertsonala

2010ko irailaren 25ean David Hornsby aktore eta idazlearekin ezkondu zen eta bi seme izan dituzte. Haurdunaldi biak Bones telesailean sartu zituen, seigarren denboraldian aurrenekoa[7] eta hamabigarrenean bigarrena[8].

Remove ads

Aktibismoa

Emakumezko hainbat aktorerekin batera Stand Up 2 Cancer programaren baitan bularreko minbizia detektatzeko frogak sustatzen ari da[9]. Animalien eskubideen aldeko hainbat filmetan ahotsa jarri eta ekoiztu ditu, My Child Is a Monkey eta How I Became an Elephant filmetan hain zuzen ere[10].

Filmografia

Filmeak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads