Sinbiogenesi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sinbiogenesi
Remove ads

Sinbiogenesia edo endosinbiosi teoria eboluzio-teoria bat da, zelula eukariotoak zelula prokariotoetatik nola sortu ziren azaltzen duena. Adierazten du organismo zelulabakar bereizien arteko sinbiosiaren bidez sortu zirela eukariotoetako funtsezko hainbat organulu. Sinbiogenesi teoriak dioenez, mitokondrioak eta plastidoak (adibidez, kloroplastoak), eta beharbada beste organulu batzuk, aske bizi ziren bakterioak ziren antzina, eta beste zelula baten barruan sartuta geratu ziren endosinbionte gisa duela 1,5 mila milioi urte inguru. Ebidentzia molekular eta biokimikoek iradokitzen dute mitokondrioa proteobakterioetatik garatu zela —bereziki, Rickettsiales motakoetatik, SAR11 kladotik,[1][2] edo hurbileko ahaideetatik—; eta kloroplastoa, berriz, zianobakterioetatik —bereziki, N2 finkatzen duten zianobakterio harizpikaretatik[3][4]—.

Thumb
Mitokondrio baten elektroi mikrografia; haren mitokondrio-matrizea eta mintzak erakusten ditu.
Thumb
Endosinbiosi teoria.
Remove ads

Historia

1909an sinbiogenesi terminoa Konstantin Merezhkovskyk sortu zuen, zelula eukariotikoaren sorrera zelula prokariotikoetatik abiatuta emaniko pausu sinbiotiko batetik ematen zela proposatu zuenean. Hala ere, pausu honi buruz, sinbiogenesi kasu ezagunena eta hobeki dokumentatuena, Lynn Margulisek deskribatu zuen zehaztasun handiagoz serializatutako endosinbiosi prozesuarekin.

Margulisek baieztatzen du espeziazioa prozesu sinbiogenetikoen ondorioa dela nagusiki. Prozesu hauek genomaren erabateko aldaketa batera eramaten dute eta aldaketa honek eramaten du talde ezberdinen banakoen arteko ugalkortasun ezara edo antzutasunera, haien artean ugalkorrak diren populazioetan.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads