Enterococcus faecium

From Wikipedia, the free encyclopedia

Enterococcus faecium
Remove ads

Enterococcus faecium Enterococcus generoko bakterioa da, gizakia eta animalia askoren heste-floraren partaidea dena. Patogenoa ere izan daiteke, eta infekzio nosokomialak sortu, endokarditisa, jaioberrien meningitisa eta bakteriemia, batik bat. Zentzu hertsian, patogenoa baino gehiago mikrobio oportunistatzat jotzen da [1].

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...

Beste enterokokoen antzera, Enterococcus faecium-ek antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu du. Horrek arazo potoloak sortzen ditu ospitaleetan. Koko Gram positibo askoren aurka erabiltzen den bankomizinaren aurrean andui gutxi batzuek erresistentzia garatu dute, baina haien kopurua urtez urte hazten ari da. Beste hainbeste ari da gertatzen beste antibiotiko batekin, gentamizinarekin [2]. Gero eta andui multierresistente gehiago agertzen ari direnez, antibiograma bat egin beharra dago aukera terapeutikorik onena ezagutzeko.

Enterococcus faecium probiotiko gisa erabili da animalia zein gizakiarentzat [3]

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads