Erie

From Wikipedia, the free encyclopedia

Erie
Remove ads

Erie[1] (ingelesez: Lake Erie, frantsesez: Lac Érié) Amerikako Aintzira Handietako bat da, aintzira multzo horretako hegoaldekoena. Iparraldean Kanadako Ontario, hegoaldean Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York eta mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatuak ditu.

Datu azkarrak Erie aintzira Lake Erie (en) Lac Érié (fr), Datu orokorrak ...
Remove ads

Izena

Izena erie amerindiar tribuaren izenetik datorkio.[2] Hegoaldeko kostaldean bizi ziren, gaur egungo Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York estatuetan.

Geografia

Erie aintzirak 25.700 km²-ko eremua, 388 km-ko luzera, 92 km-ko zabalera eta, batez beste, 19 m-ko sakonera ditu[3].

Huron eta Saint Clair aintziretatik datorren Detroit ibaia da Erieren betebide nagusia. Aintzira betetzen duten gainerako ibaiak Grand, Raisin, Huron, Maumee, Sandusky eta Cuyahoga dira. Hustubidea, berriz, Niagara ibaia da, Niagarako ur-jauziak eratuz Ontario aintzirara doana.

Ertzetako portuen artean aipatzekoak dira Buffalo, Cleveland, Toledo, Erie eta Sandusky. Erieko ubideak (590 km) Buffalo, Albany eta Hudson ibaiaren ertzean dagoen Troy hiria lotzen ditu; Hudson ibaiak elkartzen du Troy hiria New Yorkeko portuarekin[4].

Uharteak

Thumb
Erie aintzirako zenbait uharte

Erieko uharteak hauek dira:

  • Big Chicken
  • Chick
  • East Sister
  • Gibraltar
  • Green
  • Gull
  • Hen
  • Johnson
  • Kelleys
  • Little Chicken
  • Lost Ballast
  • Middle Island
  • Middle Bass
  • Middle Sister
  • Mouse
  • North Bass
  • North Harbour
  • Pelee
  • Rattlesnake
  • South Bass
  • Starve
  • Sugar
  • Turtle
  • West Sister

Hiri nagusiak

Remove ads

Historia

Antzina eskualdean bizi ziren tribuak, Erie eta Neutralak edo Attawandaron, 1655an Irokesen Konfederazioak mendean hartuak izan ziren. Irokesak frantsesen etsaiak zirenez, Frantziako esploratzaileek aurkitu zuten Amerikako Aintzira Handietako azkena izan zen, Ontario eta Huron aintziren ondoren. Dudakoa da nor izan zen Eriera iritsitako lehen europarra: Étienne Brûlé 1615an, edo Louis Jolliet 1669an.

Ekosistemak

Giza jarduerek, itsas garraioak adibidez, kutsadura maila altuak eragin dituzte aintziran. Ozeano Bareko izokina sartu zen eta onuragarria izan da, baina espezie inbaditzaileak ere iritsi dira, hala nola zebra-muskuilua, gobioa eta belar karpa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads