Errauli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Erraulia (Lytta vesicatoria) Meloidae familiako koleopteroa da, Europa osoan eta Erdialdeko Asian bizi dena. Jaten bada, afrodisiakoa da eta baita pozoitsua ere[1].
Deskribapena
15-20 mm inguru luzera du eta 5-8 mm inguruko zabalera[2]. Kolorez berde iluna bada ere distira metaliko bizia du, horrela adierazten die harrapariei pozoitsua dela.
Habitata
Ekosistema bero eta azpitropikalak atsegin ditu. Europa hegoaldean oso zabaldurik dago esate baterako[3]. Amerikan familia bereko 250 espezie inguru aurkitu dira.
Makalaren eta, batez ere, lizarraren hosto gainetan ibiltzen da, olibondo eta intsusatan ere bai[4].
Bizi zikloa
Emeak lurrean jartzen ditu arrautzak, erle espezie bakarti baten habiaren inguruan. Handik ateratzen diren beldarrak berehala igotzen dira landare batek loreetara eta erlea datorrenean haren gorputzari itsasten zaizkio. Erleak habiara eramaten ditu eta erlearen beraren beldarrak jaten hasten dira. Heldu bihurtzen direnean erleen habiatik atera eta elikatuko diren landareetara doaz hegan[2].
Arrak soilik dira sustantzia pozoitsua ekoizteko gai. Espermatoforoa emeari pasatzerakoan soilik eskuratzen dute emeek sustantzia[5].
Erabilera
Intsektu honetatik kantaridina (C10 H12 O4) izeneko tindagaia lortzen da. Sustantziak izen hori du intsektuaren gaztelerazko izen herrikoia "cantárida medicinal" baita. Azaleko eritasunak sendatzeko eta ilea luzarazteko erabiltzen da medikuntzan. XX. mendetik erabili izan dute mediku espainiarrek eta ingelesez "Spanish fly" izena ematen zaio intsektuari.
Afrika iparraldeko ras el hanout espezia nahasketan ere erabili izan da.
Remove ads
Iruditegia
- Errauli heldua infloreszentzia baten gainean.
- Errauliaren tamaina adierazten duen argazkia.
- Errauli lehortuak tindagaia lortzeko.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
