Erretina

From Wikipedia, the free encyclopedia

Erretina
Remove ads

Erretina edo betsarea begiaren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, konjuntibaren barrualdean, humore beirakara inguratuz. Ikusmena ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. Begi globoa osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; esklerotika eta koroidea dira besteak.

Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...

Nerbioz osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina nerbio optikoaren bitartez lotzen da burmuinen ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: makilak eta konoak. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizakiari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizakia tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.

Remove ads

Erretinari lotutako gaixotasunak

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads