Alfabeto erruniko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alfabeto errunikoa germaniar hizkuntzek latindar alfabeto erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen. Idazteko, errunak erabiltzen zituzten, antzinako alfabetoko zeinuak zirenak[1]. Eskandinaviako aldaerek futhark edo fuþark zuten izena, alfabeto horien lehendabiziko sei letrak F, U, Þ, A, R eta K zirelako[2]. Anglosaxoiar aldaerak, berriz, futhorc zuen izena, anglosaxoieraz lehendabiziko sei letrak horrela ahoskatzen zituztelako. Alfabeto errunikoak eta haren idazkunak aztertzen dituen zientziak errunologia du izena eta germaniar filologiaren adarra da.

Remove ads
Historia
Erruna zaharrenak K.o. 150. urtearen inguruan datatuak dira, eta Danimarkan aurkitu ziren. Baliteke idazkera zaharragoa izatea, baina ez da arrastorik gorde, zuretan grabatuak izanik, erraz desegin eta galdu zirelako. Izan ere, errunen itxura zuhaitz enborretan urradurak egiteko formekin lotuta dago[3].
Herri germanikoekiko lotura argia da, baina anglo-saxoierazko inskripzio kopurua oso mugatua da (50 inguru); eskandinaviarren artean, berriz, milaka eta milaka daude.
Kristautzearen ondorioz, 700. urte inguruan erdialdeko Europan eta 1100. urte inguruan iparraldeko Europan latindar alfabetoak ordezkatu zituen. Adituek idazkera sistema horren gailurra IX. eta XI. mendeen artean kokatzen dute, bikingoen aroaren amaieran. Danimarkan, ordea, ez da erabiltzen XII. mendetik aurrera. Suedian gehiago iraun zuten, Dalekarlia eskualdean.
Islandia bikingoek kolonizatu arren, errunak ez ziren bertara iritsi eta sagak latindar letretan idatzita daude[3]. Hala ere, Islandiako idazkeran, egun ere, letra batzuek itxura errunikoa dute (Þ, þ), baina haietan ere jatorria ez dago errunetan, idazki ingeles zaharretan baizik, anglosaxoien oroigarri. Groenlandian Kingigtorsuak aztarnategian aurkitu da erruna inskripzio iparraldekoena, baina zeinu sekretuez idatzita dago. Erabilera apaingarri gisa mantendu zen: XX. mendearen hasieran, Suedian oraindik dekoratzeko zerabiltzaten.
Remove ads
Unicode
Unicodek 1999ko irailean 3.0 bertsioa atera zuenean, errunak gehitu zituzten. Hona hemen letra errunikoen taula (U+16A0–U+16EA):
| 16A0 | ᚠ | fehu feoh fe f | 16B0 | ᚰ | on | 16C0 | ᛀ | dotted-n | 16D0 | ᛐ | short-twig-tyr t | 16E0 | ᛠ | ear |
| 16A1 | ᚡ | v | 16B1 | ᚱ | raido rad reid r | 16C1 | ᛁ | isaz is iss i | 16D1 | ᛑ | d | 16E1 | ᛡ | ior |
| 16A2 | ᚢ | uruz ur u | 16B2 | ᚲ | kauna | 16C2 | ᛂ | e | 16D2 | ᛒ | berkanan beorc bjarkan b | 16E2 | ᛢ | cweorth |
| 16A3 | ᚣ | yr | 16B3 | ᚳ | cen | 16C3 | ᛃ | jeran j | 16D3 | ᛓ | short-twig-bjarkan b | 16E3 | ᛣ | calc |
| 16A4 | ᚤ | y | 16B4 | ᚴ | kaun k | 16C4 | ᛄ | ger | 16D4 | ᛔ | dotted-p | 16E4 | ᛤ | cealc |
| 16A5 | ᚥ | w | 16B5 | ᚵ | g | 16C5 | ᛅ | long-branch-ar ae | 16D5 | ᛕ | open-p | 16E5 | ᛥ | stan |
| 16A6 | ᚦ | thurisaz thurs thorn | 16B6 | ᚶ | eng | 16C6 | ᛆ | short-twig-ar a | 16D6 | ᛖ | ehwaz eh e | 16E6 | ᛦ | long-branch-yr |
| 16A7 | ᚧ | eth | 16B7 | ᚷ | gebo gyfu g | 16C7 | ᛇ | iwaz eoh | 16D7 | ᛗ | mannaz man m | 16E7 | ᛧ | short-twig-yr |
| 16A8 | ᚨ | ansuz a | 16B8 | ᚸ | gar | 16C8 | ᛈ | pertho peorth p | 16D8 | ᛘ | long-branch-madr m | 16E8 | ᛨ | Icelandic-yr |
| 16A9 | ᚩ | os o | 16B9 | ᚹ | wunjo wynn w | 16C9 | ᛉ | algiz eolhx | 16D9 | ᛙ | short-twig-madr m | 16E9 | ᛩ | q |
| 16AA | ᚪ | ac a | 16BA | ᚺ | haglaz h | 16CA | ᛊ | sowilo s | 16DA | ᛚ | laukaz lagu logr l | 16EA | ᛪ | x |
| 16AB | ᚫ | aesc | 16BB | ᚻ | haegl h | 16CB | ᛋ | sigel long-branch-sol s | 16DB | ᛛ | dotted-l | 16EB | ᛫ | puntuazio bakarra |
| 16AC | ᚬ | long-branch-oss o | 16BC | ᚼ | long-branch-hagall h | 16CC | ᛌ | short-twig-sol s | 16DC | ᛜ | ingwaz | 16EC | ᛬ | puntuazio anitza |
| 16AD | ᚭ | short-twig-oss o | 16BD | ᚽ | short-twig-hagall h | 16CD | ᛍ | c | 16DD | ᛝ | ing | 16ED | ᛭ | puntuazio gurutzatua |
| 16AE | ᚮ | o | 16BE | ᚾ | naudiz nyd naud n | 16CE | ᛎ | z | 16DE | ᛞ | dagaz daeg d | 16EE | ᛮ | arlaug sinboloa |
| 16AF | ᚯ | oe | 16BF | ᚿ | short-twig-naud n | 16CF | ᛏ | tiwaz tir tyr t | 16DF | ᛟ | othalan ethel o | 16EF | ᛯ | tvimadur sinboloa |
| 16F0 | ᛰ | belgthor sinboloa |
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
