Essential Killing

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Essential Killing 2010eko Polonian egindako thriller politikoa da Jerzy Skolimowskik zuzendua eta Vincent Gallo eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zutena. Essential Killing 2010eko Veneziako Nazioarteko Zinemaldian proiektatu zen azaroaren 6an, zeinean aktore onenaren saria jaso zuen Gallok[1].

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gatibu musulman bat hartzen dute estatubatuarrek Afganistanen, eta Europa ekialdeko herrialde batera daramate, galdekatua izateko. Baina gatibuak ihes egingo du.

Konexio filmikoak

Kritikariek konexioak ikusi zituzten, estreinatu zenean, Rambo pertsonaiaren ibileren lehen filnarekin (First Blood)[2]: basoetan ezkutatzen zen gudari iheslari baten abenturekin hasi ziren film hartan eta gero joan zen Afganistanera mujahedinekin borroka egitera. Nolabait film hau haren ordaina da; hainbat urteren buruan, mujahedin bat dator orain Mendebaldera, eta Rambok orduan bizitako bezalako giza-ehiza pairatu beharko du.

Skolimowskik urte batzuen buruan egindako Eo filman (2022) ere eskema filmikoa berregin zuen[3], baina ingurune biolento batean gizaki galdu baten ibilerak deskribatu beharrean, asto batenak dira film berriagoan.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads