Estomatitis

Oi eta aho-mukosaren hantura akutua edo kronikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Estomatitis
Remove ads

Estomatitisa ahoko mintzaren hantura da. Zenbait estomatitis mota daude. Mota arinenean hantura aho barailetan, ahoaren barrualdeko alboetan eta mihiaren puntan izaten da. Beste arrazoien artean, mikrobioek eraginda sortzen da, eta baita digestio aparatuaren gorabeheren ondorioz ere. Ahoaren mintza gorritzea, odol galtzeak (batez ere barailetan) eta ahoko usain txarra dira gaixotasun horren ezaugarriak. Antiseptikoak eta penizilina dira sendagaiak.

  • Estomatitis ultzeraduna. Estomatitis mota larria da. Aho mintza gorritzeaz gainera, ultzerak ere sortzen dira. Zenbait mikrobioren ondorioz azaltzen da. Eritasun batzuek (eskorbutoa, diabetesa, leuzemia…) estomatitisari bide ematen diote. Ez bada berehala sendatzen kalte handiagoak sor ditzake.
  • Estomatitis aftaduna. Eritasun arina da. Ahoan ateratzen diren zuriuneak (aftak) ditu ezaugarri.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads