Eternal Sunshine of the Spotless Mind

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Eternal Sunshine of the Spotless Mind (euskaraz Adimen Orbangabearen Betiereko Dirdira) 2004ko Michel Gondry frantziar zinema zuzendariak zuzendutako amodio eta zientzia-fikziozko drama-komedia film bat da. Gidoia Charlie Kaufman gidoigileak eta Michel Goudry zuzendariak idatzi zuten, Pierre Bismuth frantziar zinemagilearen kontakizun batean oinarrituta. Jim Carrey, Kate Winslet, Kirsten Dunst, Mark Ruffalo, Elijah Wood eta Tom Wilkinson aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Estreinatu eta berehala kultuzko filma bilakatu zen. Izenburua 1717ko Alexander Pope ingeles olerkariaren Eloisa to Abelard ("Eloisak Abelardori") bertsoan agertzen den aipamen bat da.

2004ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Charlie Kaufman, Michel Gondry eta Pierre Bismuth) irabazi eta 2004ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Kate Winslet) izendapena jaso zuen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joelek (Jim Carrey) Clementine neskalagunari (Kate Winslet) bere adimenetik bien harreman gatazkatsuaren oroipen guztiak ezabatu dizkiotela jakitean kolpe latza jasoko du. Guztiz etsitua, prozesu horren sortzailea den Howard Mierzwiak doktorearekin (Tom Wilkinson) kontaktuan jarri eta berari ere Clementine oroimenetik ezabatu diezaion eskatuko dio. Baina Joelen oroimenak desargetzen hastean, berriz ere Clementinekin topo egingo du. Biak elkar ezagutzen ez direla, Joelek bere burmuinaren barren-barrenetik prozesua gediarazten saiatuko da.

Remove ads

Aktoreak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads