Eusko Legebiltzarreko mahaiburu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Eusko Legebiltzarreko mahaiburu edo lehendakaria erakundeko presidentea da.[1] Egungo mahaiburua Bakartxo Tejeria jeltzalea da.[2]

Hautaketa
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 27.1 artikuluak Eusko Legebiltzarrak bere mahaia, tartean mahaiburu, hautatutuko zuela dio:[3]
« | Biltzarreak, bere bazkideen artetik, Lehendakaria eta Mahaia aukeratuko ditu, eta Diputazio iraunkor batek Plenoan eta Batzordeetan ihardungo du. | » |
Baldintza bakarra legebiltzarkidea izatea da.
Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 30. artikuluak hautaketa-sistema zehazten du:[4]
« | 1. Lehendabizi, lehendakaria hautatuko da. Proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartelean, eta Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena hautatuko da lehendakari. 2. Hautagai batek ere ez badu beharrezko gehiengoa lortzen, beste bozketa bat egingo da boto gehien lortu duten bi hautagaiekin. |
» |
Remove ads
Eginkizunak
Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 36. artikuluak bere eginkizunak azaltzen ditu:[4]
« | 1. Legebiltzarraren ordezkari gorena da Legebiltzarreko lehendakaria. Lanak bide onetik joatea bermatzea, eztabaidak zuzentzea, eztabaidetan ordena zaintzea eta ordainketak antolatzea dira lehendakariaren eginkizunak. Eskuordetzak egin ditzake bere egitekoetan. 2. Lehendakariari dagokio Erregelamendua betetzea eta betearaztea, zalantzakasuetan interpretatzea eta hutsuneetan osatzea, Erregelamendu honetan ezarritako moduan. |
» |
Remove ads
Zerrenda
Hona hemen 1979z geroztik izandako mahaiburuen zerrenda:[5]
a 1986ko irailaren 21ean talde mistora igaro zen EAJko beste 10 legebiltzarkiderekin batera, Eusko Alkartasunako kide izanik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads