Eva Mendes

aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Eva Mendes
Remove ads

Eva Mendes (Miami, Florida (AEB), 1974ko martxoaren 5a - ) kubatar jatorriko estatubatuar aktore eta modelo da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Eva Mendes Miamin jaio zen, Floridan (AEB), 1974ko martxoaren 5ean, baina Los Angelesera aldatu ziren bizitzera. Gurasoak kubatar inmigranteak ziren eta 4 senideetatik gazteena zen Eva.

1990eko hamarkadan, agente batek bere argazki bat ikusi zuen karpeta baten azalean eta txundituta geratu zen; Evak Marketing ikasketak utzi egin zituen.

2011z geroztik Ryan Gosling aktorearen bikotekide da. 2014ko irailaren 12an, Eva Mendes eta Ryan Gosling neska baten guraso izan ziren, Esmeralda[1]. 2016ko apirilaren 29an, berriz, bikoteak bigarren alaba bat izan zuen, Amada[2].

Remove ads

Lana eta arrakasta

Aktore lana

Thumb
Nicolas Cage eta Eva Mendes Veneziako Mostran

Egin zuen lehen filma, 1998an, Children of the Corn V: Fields of Terror izan zuen. Urte berean, ER estatubatuar telesail dramatikoaren pasarte bat ere egin zuen.

A Night at the Roxbury filman ere paper txiki bat egiteko aukera izan zuen 1998an eta nazioartean kokatu zuen Evaren lana.

Zinema munduan gero eta arrakasta handiagoa joan zen lortzen, pertsonaia garrantzitsuak egin zituelarik hurrengo filmetan: My Brother the Pig (1999), Urban Legends: Final Cut (2000), Denzel Washington protagonista izan zuen Out of Time (2001), Training Day (2001), 2 Fast 2 Furious (2003), Will Smithekin egin zuen Hitch (2005) edo Nicolas Cagekin egin zuen Ghost Rider.

Bideoklip bat baino gehiago ere egin du, The Strokes bandaren The End Has No End, Aerosmith-en Hole in my soul edo Will Smithen Miami, beste batzuen artean.

Modelo lana

Eva Mendes Marino Parisottorentzat egin zuen lan, Campariren 2008 egutegirako.

Bilutsik atera zen PETA erakundearen iragarki batean, animalia-larruen erabileraren aurkako kanpainan.

Remove ads

Filmografia

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads