Ex libris

liburuen lehen orri zurian kokatzen zen etiketa liburuaren jabetza norena zen markatzeko From Wikipedia, the free encyclopedia

Ex libris
Remove ads

Ex libris, edo askotan, lexikalizatuta, exlibrisa (latinezko esapidetik, "Liburuen artetik") liburu baten jabegoa adierazteko lehenengo orri zurian, baita azalaren barrualdean ere, kokatzen den marka da. Marka hori mota askotakoa izan daiteke: itsatsitako papera, etiketa, zigilua... Bertan, jabearen edo liburutegiaren izena jasotzen da. Jabearen izenaren aurretik ex libris ager liteke, baita ere, batzuetan, ex bibliotheca edo e-libris); badira beste aukera batzuk ere, esaterako, "ni Urliarena naiz" erako zerbait esan dezaketena. Ex libris asko oso artistikoak dira, oso landuak. 21. mendean gero eta gutxiago erabiltzen dira.

Datu azkarrak
Remove ads

Ezaugarriak

Thumb
Julio Urkixoren exlibrisa. Dio "Julio de Urquijo'ren liburuetatik bat", eta erdian "Ambiolaco supital eguiac." Anbiolako supitak, edo antzinako atsotitzak, egiak. 1596ko Refranes y Sentencias liburuko euskal atsotitzetako bat.

Normalean, jabearen izenarekin batera, ex librisak irudi bat erakusten du, askotan jabearekin identifikatzen den zerbait. Adibide zaharrenetan armarri heraldikoak agertzen ziren. Denborarekin ohikoagoak egin ziren marrazki sinboliko edo alegorikoak, sarritan lema batekin.

Denbora aurrera joan ahala, irudien tipologiak ugaritu dira: jabearen lanbidearekin lotuta, haren zaletasunak, erotikoak, makabroak. Ohikoak era badira dira liburuen munduarekin lotuta daudenak.

Remove ads

Historia

Ex librisen aurrekari bezala Antzinako Egiptoko K.a. XV. mendeko Amenofis III.aren buztinezko plaka urdin bat aipatzen da; hori erabiliz eta hieroglifikoen bidez, haren liburutegiko papiro bilkarien jabetza azaltzen zen. Plaka hau, Londresko British Museumen dago ikusgai. Erdi Aroan, bestetik, kodizeetan jabegoa adierazteko markak agertu ziren. Baina inprenta sortu arte ezin da gaurko zentzuan ex librisez hitz egin. Horretan, grabazio-teknikek asko lagundu zuten. XV. mendetik XVIII. mendera irudi heraldikoak izango ziren ohikoenak. XVIII. mendetik aurrera, haatik, alegoriak, sinboloak eta ikurrak ugariagoak bihurtu ziren.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran benetako arrakasta izan zuten ex librisek. Horretan Art Nouveauren eragina nabaria izan zen. Halaber, liburuek aurretik ezagutu ez zen zabalkunde izan zuten eta horrek marka hauen erabilera ere zabaldu zuen. Urte horietan ex librisen bildumagileak agertu ziren eta lehenengo batzarrak eta lehiaketak egin ziren. Ex librisa, bestetik, prestigio marka bat bezala ikusten zen.

Remove ads

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads