Faleme
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Faleme Mendebaldeko Afrikako ibaia da. Iparraldeko Gineako goi-ordokian du iturburua, Fouta Djalon mendigunearen ekialdean; Malin sartu ondoren, Mali eta Senegalen arteko muga egiten du[1]. Bakel baino 30 kilometro gorago, Senegal ibaira isurtzen da[2]. 430 kilometro luze da.
Remove ads
Hidrometria
Faleme ibaiaren emaria 60 urtez, 1930etik 1989ra, neurtua izan da Kidiran, Senegal ibaira isuri baino 45 kilometro gorago. Ikertutako eremuak 28.900 kilometro koadro ditu, arroaren gehiena. Urteko batez besteko emaria 170 m³ segundokoa da, baina gorabehera handiekin; emari handiena irailean izaten du (786 m³/s), eta txikiena maiatzean (0,5 m³/s)[3].
Faleme ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Kidiran neurtuak
Datuak: 1930 eta 1989 artean

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

