Faringe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Faringea garezur azpitik seigarren lepaornora doan muskulu eta mintzezko tutua da[1], sudur zuloen eta ahoaren atzealdean, laringearen eta hestegorriaren artean dagoena. Hiru zati nagusi ditu: nasofaringea, orofaringea eta hipofaringea.
Remove ads
Anatomia eta fisiologia
Faringea lepoan dago, laringearen atzealdean. Ahoa du goialdean, eta hestegorria behealdean. Pertsona helduena 15 bat cm izaten da luze. Sudur zuloak laringearekin lotzen ditu eta ahoa hestegorriarekin. Giharrez eta zuntzez osatuta dago. Giharrak luzetarakoak eta biribilak dira: biribilak estutu egiten dira eta horrela elikagaia hestegorrira eramaten laguntzen dute eta ez dute uzten haizerik irensten; luzetarakoek faringeko paretak igotzen dituzte, elikagaia irensteko.
- Nasofaringea. Faringearen goiko zatia da. Sudur-barrunbearen atzealdean dago, ahosabaiaren gainean.
- Orofaringea. Faringearen erdiko zatia da. Ahoaren atzealdean dago, ahoaren eta epiglotisaren artean.
- Hipofaringea. Faringearen beheko zatia da. Parte estuena eta luzeena da, eta laringearen eta hestegorriaren artean luzatzen da. Biriketara igaro beharreko haize kopurua eta hestegorrira igaro beharreko elikagai kopurua erregulatzen ditu.
Remove ads
Erlazionatutako gaixotasunak
- Faringeko minbizia.
- Faringitisa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads