Al-Fatah

From Wikipedia, the free encyclopedia

Al-Fatah
Remove ads

Al-Fatah[1] (arabieraz: فتح Fatḥ, ˈfateħ ahoskatua), lehen Palestinaren Askapenerako Mugimendua,[2] Palestinako alderdi politiko nagusienetariko bat da eta baita Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) koalizioaren nagusiena ere.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

Al-Fatahek borroka iraultzailearekin lotura estua izan du eta hainbat adar militar ditu.[3][4][5] Bere buruzagi historiko eta sortzaile Jassir Arafat izan zen eta 2004an hil zenean Mahmud Abbasek ordezkatu zuen.

Al-Fatah indar palestinar nagusia bihurtu zen sei eguneko gerraren ondoren, eta Palestinaren Askapenerako Erakundearen zuzendaritza izan du 1969ren ondoren.

Remove ads

Sorrera

Bigarren Mundu Gerraren amaieran Palestinan Estatu arabiar independente bat eraiki nahi zuen mugimendu bat zegoen, orduko Palestinako Britainiar Mandatuari aurre egiten ziona. 1948an, Israel sortu ondoren, ikasle palestinarren taldeak biltzen hasi ziren, herri palestinarraren osotasuna eta subiranotasuna defendatzeko modurik onena erresistentzia mugimendu handi bat antolatzea zela sinetsita. Horrela, mugimendu iraultzaile autonomo, sekular eta izaera nazionalekoa, hau da, herrialde arabiarretatik eta atzerriko edo erlijioko beste edozein boteretatik independentea zen mugimendu bat sortzera iritsi ziren 1959an. Jassir Arafat izan zen, Salah Khalaf eta Khalil al-Wazirrekin batera, sortzailea Kuwaiten bizi zirenean, aurretik Kairon edo Beiruten ikasle eta Gazan errefuxiatuak izan eta gero. 1960an ezarri Gazan ezarri zen eta 1965ean ekin zion borroka armatuari. 1967an PAEn sartu zen, eta 1969an Arafat hautatu zuten erakunde horren buru.[6]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads