Felazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sexu harremanetan, felazioa zakila ahoan sartu eta ezpainez eta mingainaz zurrupatu eta laztantzea da. Eiakulazioa eragin eta gizonaren orgasmoa lortu, koito aurretik zakila kilikatu eta tentetu edo besterik gabe sexu plazerra emateko egin daiteke. Babesik gabe, HIESa eta bestelako sexu gaixotasunak kutsatzeko arriskua dakarren sexu praktika bat da.

Pornografia vs. errealitatea
Felazioak ohikoak dira pornografian, askotan gertuko eszena gisa. Pornoaren industriaren errepertorio estandarrean, ohikoa bihurtu da zakila felatzailearen ahutzetan sakonki sartzea, goragalea piztu arte. Ez hori bakarrik: ekoizleek, oka egitear dagoen felatzaileari, askotan zorion eta atsegin aurpegia jartzea espreski eskatzen diote. Horretara, pornoa kontsumitu ohi duten pertsonek praktika honen normaltasuna irudika dezakete, horrela ez denean.[1] Halere, sexologoek seinalatu dutenez, porno erreferentziak baino ez dituzten maitale gazteen artean praktika honen eskaria handitzen ari da.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
