Felix Toppo
artzapezpiku katoliko indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Felix Toppo (Tongo, Jharkhand, 1947ko azaroaren 21a) indiar elizgizon jesuita da. 1997tik 2018ra Jamshedpurreko apezpikua izan zen eta 2018tik 2023ra Ranchiko artzapezpikua.[1] Indiako tribu indigena bateko kidea da, Telesphore Toppo kardinala bezala. Abizen bera izan arren, biak ez dira senideak.[2]
Remove ads
Bizitza
1947ko azaroaren 21ean jaio zen Tongon, Gumlako elizbarrutian, Jharkhanden.[3][4] 1968an Jesusen Lagundian sartu zen eta 1982ko apirilaren 14an apaiztu zen. Ordena horretan, nobiziotza aurreko zuzendari, nobizioen maisu eta nagusi izan da.[3][4]
1990ean psikologian masterra lortu zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan.[3][4]
1997ko ekainaren 14an, Joan Paulo II.a aita santuak Jamshedpurko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko irailaren 27an jaso zuen apezpiku-ordenazioa Jamshedpurreko Loyola eskolaren aurrean, Telesphore Toppo artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Joseph Robert Rodericks eta Charles Soreng apezpikuak izanik.[1]
Indiako apezpiku-konferentzia katolikoko Klero eta Erlijiosoentzako Bulegoko buru izan zen eta Puneko Bokazio Zerbitzu Zentro Nazionala zuzendu zuen lau urtez.[4]
2016an, generoari eta justiziari buruzko liburuki baterako saiakera bat idatzi zuen, eta bertan arierazi zuen Elizaren egitura patriarkalak berehalako ondorioak zituela emakumeentzat: «Elizan, tradizionalki, gizonei ematen zaizkie autoritate eta lidergo postuak, eta emakumeei, erlijiosoak edo laikoak, oro har, menpeko rolak esleitzen zaizkie erabakiak hartzeko postuak baino».[5][6]
2018ko ekainaren 24an, Frantzisko aita santuak Ranchiko artzapezpiku izendatu zuen.[3][7] Urte bereko abuztuaren 6an hartu zuen kargua.[8] Hilabete berean, Bharatiya Janata Alderdi nazionalista hinduak kontrolatutako agintari zibilei aurre egin zien, «proselitismo jarduerak bultzatzeaz» akusatutako gobernuz kanpoko erakunde katolikoen aurkako ikerketak hasi zituztenean. Ez zutela xehetasunik eman esan zuen eta «halakorik ez dela gertatzen hinduen aldeko erakundeekin» salatu zuen. Ikerketak hauteskundeen aurretik tribu-populazioaren barruan katolikoak eta hinduak banatzeko diseinatuta zeudela ere aipatu zuen.[9] Abenduan, gobernua goraipatu zuen tribuen lurren eskubideak babesteagatik, tribuko emakume baten tributik kanpoko senarrari lurrak erosteko eskubidea ukatuz.[10]
2018tik aurrera, Indiako apezpiku-konferentzia katolikoko Ipar Indiako Medikuntza Hezkuntza Elkarteako buru izan zen, eta erakunde horrek tribuko jendeari eta pobreei arreta emateko ospitale bat eraiki zuen.[11] Jharkhand eta Andaman eskualdeko apezpikuen kontseiluko presidentea izan zen. Halaber, eskualdeko apaizgaitegi nagusia den Ranchiko San Alberto unibertsitateko errektoreordea izan zen.[4] Indiako apezpiku-konferentzia katolikoan, Bokazio, Seminarista, Klero eta Erlijiosoen Batzordeko hiru kideetako bat izan zen.[12]
2023ko abenduaren 30ean, Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen.[13] Egun horretatik 2024ko martxoaren 19ra arte Ranchiko administratzaile apostolikoa izan zen.[1]
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Filippo de Angelis kardinala (1826)
- Amilcare Malagola kardinala (1876)
- Giovanni Tacci Porcelli kardinala (1895)
- Joan XXIII.a aita santua (1925)
- Pius Kerketta artzapezpikua (1961)
- Telesphore Toppo artzapezpikua (1978)
- Felix Toppo artzapezpikua[1]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads