Filia

Wikimediako zerrenda artikulua From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Filia, psikologiaren ikuspuntutik, gauza edo errealitate jakin batzuenganako erakarpena da. Beldurrak aipatzen dituen fobia hitzaren antonimoa da.

Filia hitza grezieratik dator: φιλία, adiskidetasuna. Euskaraz hainbat hitz sortzeko erabiltzen da, batez ere atzizki bezala. Normalean, hitz berri hauek afektibotasuna duten fenomeno psikologikoei egiten die aipu.

Fil- (Filo-) aurrizki bezala erabili daiteke antzeko hitzak sortzeko.

Remove ads

Biologia

  • Araknofilia: armiarmenganako erakarpena.
  • Hematofilia: odolarenganako erakarpena.
  • Hidrofilia: urarenganako erakarpena.
  • Homofilia: sexu bereko pertsona batenganako erakarpen sexuala.
  • Klaustrofilia: toki itxienganako erakarpena.
  • Parafilia: sexuaz aparteko erakarpen sexuala.
  • Partenofilia: birjinenganako erakarpena.
  • Pediofilia: panpinenganako erakarpena.
  • Pedofilia: haurrenganako erakarpena.
  • Pirofilia: suarenganako erakarpena.
  • Traumatofilia: lesioenganako erakarpena.
  • Urofilia: gernuarenganako erakarpena.
  • Xenofilia: atzerritarrenganako erakarpena.
  • Zelofilia: bekaizkeriarenganako erakarpena.
  • Zoofilia: animalienganako erakarpena.
Remove ads

Hobbieak

  • Logofilia: hitzenganako maitasuna.
  • Teknofilia: teknologiarenganako maitasuna.
  • Zinefilia: zinearenganako maitasuna.

Fil- aurrizkia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads