Flodoard
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Flodoard de Reims, latinez Flodoardus Remensis (Épernay, 894 inguruan - Reims, 966ko martxoaren 28a) historialari, kronikagile eta latinezko poeta izan zen. Garai karolingiarrean bizi izan zen.
Remove ads
Biografia
[1]Reimsen apaiza bezala, Flodoardek gazte-gaztetatik apezpikuaren kortean postu garrantzitsuak bete zituen. Hala ere, bi alditan, Herbert II.a Vermandoisekoak postutik kendu zuen haien ideien aurka aritzeagatik. 936an Erroman egon zen; han Leon VII.a aitasantuak oso ondo jaso zuen. 947an Artold apezpikuaren garaipenarekin bere posizioa indartu zen baina handik gutxira, 952an, San Basle monasteriora erretiratu zen; han idazteari ekin zion batez ere.
Remove ads
Obra
- Historia ecclesiæ Remensis (Reimsen Elizaren Historia). Bere lan garrantzitsuena da. XVI. mendetik aurrera frantsesez egindako itzulpen desberdinak argitaratu ziren, Histoire de l'Église de Reims izenburupean.
- Annales, 919tik 966ra. Testu hauek Lorrenako historiari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute.
- Jesukristoren eta santuen garaipenari buruzko poema luzea. 29.000 lerro ditu.
Erreferentziak
Kanpo Loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads