Formoso

From Wikipedia, the free encyclopedia

Formoso
Remove ads

Formoso[1] (Ostia, c. 816 - † Erroma, 896ko apirilaren 4a) Eliza Katolikoaren 111. aita santua izan zen 891 eta 896 urteen bitartean.

Datu azkarrak 111. Aita santu, Bizitza ...

Bere agintaldia istilutsua izan zen oso. Ageltrude enperatrizarekin etsaitu zen, haren seme Lamberto ez zuelako nahi izan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu, eta Ageltruderen etsaiekin, karolingioekin, lerratu zen Arnulfo Karintiakoa enperadore izendatuz. Ondorioz, Ageltrudek eta Lambertok Erromatik ihes egin behar izan zuten. Baina Arnulfo perlesiak jota geratu zen izendapenetik gutxira, eta aita santua bera ere garai bertsuan hil zen.

Orduan, Ageltrude Erromako politika kontrolatzera itzuli zen, eta aita santu berriaren izendapena inposatzeaz gain, Formosoren gorpua hilobitik ateratzeko agindu zuen, eta epaitzeko. Halaxe egin zen, Gorpuaren sinodoa esan izan zaion espektakulu bitxian.

Formosoren aurkako akusazioak egin ziren: lege kanonikoak zionearen aurka egoitzak transmigratzea, zin egite faltsua, eta apezpiku izatea benetan laikoa zenean. Epaiak Formoso erruduna zela ebatzi zuten. Gorpuari arropak kendu zizkioten eta eskubiko eskuko hiru hatz moztu zizkioten, bizirik zegoenean horiek erabili baitzituen bedeinkazioak emateko. Formalki, gainera, bere agintaldiko ordenazio eta agindu guztiak bertan behera geratu ziren.

Remove ads

Ikus, gainera

Thumb
Jean Paul Laurensen Formoso aita santua eta Eztebe VI.a margolana, 1870an egina. Formosoren hilotza epaitu zuteneko sinodoa da gaia.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads