Fragmoplasto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fragmoplastoa landare zeluletan soilik agertzen den egitura bat da, zelula horma berria egiteko beharrezkoa dena.

Landare lurtar guztien zeluletan azaltzen da eta alga berde talde batzuetan baino ez[1].
Egitura eta sorrera
Landare zelularen mitosia burutzen denean agertzen den egitura da, anafasearen amaieran eta telofasearen artean[2].
Ardatz akromatikoak kromosomak zelula alaben nukleotara eraman ondoren zitoeskeletoaren hondakin bihurtzen diren mikrotubuluz, aktinazko mikrofiruz eta erretikulu endoplasmatikoaren osagai batzuez osaturik dago[3] eta hauei zelula hormaren osagaiz beteta Golgi aparatuan sortzen den xixkuak elkartzen zaizkie[4]. Guzti horrek osatzen ditu fragmoplastoak eta disko itxura hartzen dute[2].
Zelularen polo bietatik gidaturiko mikrotubulu eta mikrofiruek zelularen ekuatore aldera eramaten dituzte fragmoplastoak eta hauek bata bestearekin elkartuz doaz. Hasieran zelularen nukleoaren diametroa hartzen du[2] baina ondoren zelula plaka handituz joaten da zelula biak erabat banatzeraino[5]. Zelula plaka handitzen ari denean erretikulu endoplasmatikoaren atal batzuk harrapatuta gelditzen dira eta plasmodesmoak sortzen dira, hau da, zelula alaben arteko komunikazio kanalak[6].
Remove ads
Funtzioak
Funtzio ugari izan ditzake, hona hemen aipagarrienak[7]:
- Zelula plaka abiatzen du.
- Zelula hormaren erdiko xafla osatzen du Golgiren aparatutik ekarritako materialarekin (pektinak nagusiki).
Historia
Fragmoplasto izena 1912. urtean erabili zen aurrenekoz. Grekerazko phragmos (hesia, itxitura) eta plastós (sortua) hitzen elkarketatik dator[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
