Francesca Caccini
musikagile italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Francesca Caccini (Florentzia 1587ko irailaren 18a / 1640 ondoren) konpositorea izan zen, abeslaria, musika irakaslea, Barrokoaren hasieretako olerkari italiarra. Opera bat sortu zuen lehenengo emakumea izan zen.
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Remove ads
Bizitza
Giulio Caccini abeslaria eta konpostorearen alaba, familia osoarekin Florentziara bidaiatu zuen, musikako munduan bere aitak sartu zuen seguruenik. Bere lehenengo agerpena abeslari bezala izan zen 1600. urtean Frantziako Enrique IV eta Maria de Medicisren eskontzan; bere aitak parte hartu zuen zeremonian baita ere.
1604an, Caccini familia osoa Frantziara bidaiatu zuen. Enrique IV erregeak arrituta geratu zen bere ikustaldiekin eta proposatu zion bere gortean geratzea. Hala ere, funtzionario florentziarrak kontra jarri ziren, eta itzuli zen Italiara, bere ospeak hazten jarraitu zuenera. Denbora gutxi pasatu ondoren, Claudio Monteverdiren atentzioa deitu zuen, bere kantuagatik hunkituta. 1607an ezkondu zen Giovanni Battista Signorinirekin.
Bere karreraren hasieran jokatzen zuen bere gurasoekin, anaiarekin eta arrebarekin Concerto Caccini-ren izenarekin, baina beranduago talde bat eratu zuen bere arreba Settimia eta Vittoria Archilei exekutatzaile erromatarrarekin.
Denbora honetan zehar konpositore bezala bere trebetasuna garatzen hasi zen. Michelangelo Buonaroti libretistarekin batera musika idatzi zuen Médicis-etako Gorteko atsedenaldi askotarako eta orain estrenatutako operak idazten hasi zen ere.
1625ean, lortu zuen operarekiko bere arrakastarik handienetako bat La liberazione di Ruggiero dall'isola d'Alcina, Ladislaus Sigismondo printzearen bisitarako konposatua, Varsovian 1628an interpretatu zen, hau izanez irudikatutako Italiako lehen opera bere mugetatik kanpo.
Bere bizitzako azken urteen datuak urriak dira.
Remove ads
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads