Frans Post

From Wikipedia, the free encyclopedia

Frans Post
Remove ads

Frans Janszoon Post (Haarlem, 1612ko azaroaren 17a - ibidem, 1680ko otsailaren 17a) Herbehereetako margolari barrokoa izan zen. Hego Amerikan ikuspegiak margotu zituen lehendabiziko europarra izateagatik ezaguna. Margo hauek Brasilgo Pernambuco eta São Francisco ibaian egin zituen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Gutxi dakigu Frans Posten bizitzari buruz. Informazio-sorburu nagusia Arnold Houbrakenen Groote Schouburgh der Konstschildeus em Schilderessen (1719) lanetik lortutakoa da. Hauek, aldi berean, hainbat biografia eta eliza eta bestelako erregistroen ingurutik lortutakoak dira.

Jan Janszoon Post eta Francyntie Peters-en hirugarren semea izan zen. Bere aitak Haarlemen beirateak margotzen zituen, eta Frans umea zela zendu egin zen. Ez dakigu nola ikasi zuen margotzen. Houbrakenen esanetan, Brasila joan aurretik bere aitaren lanbidean aritu izan zen, baina informazio horrek ez dirudi gertatutakoa argitu dezakeenik. Antza, bera anaia nagusiak irakatsi zion, Pieter Post (1608-1669?) arkitekto eta margolaria bera. Pieterek Jacob van Campen arkitekto entzutetsuarekin lan egin zuen Mauritshuis eraikitzen. 

Thumb
Engenho com capela,  Frans Post.

Frans Post  24 urte zituela, 1637an Brasila heldu zen, eta bere bezeroak asetzeko Brasilgo irudi bilduma handia sortzeko hainbat espediziotan parte hartu zuen. 1637tik 1644ra, Hego Amerikako ikuspegiak margotu zituen lehendabiziko europarra izan zen.

1644ko uztailean Haarlema itzuli zen, eta bere egoitza Smeetstraaten jarri zuen. 1646an San Lucas margolari-elkarteko kide egin zen. Europara itzultzean Historia Naturalis Brasiliae (1648) liburu entzutetsua irudiztatu zuen. 1650ko martxoaren 27an Sandvoort elizan Jannetye Bogaretekin ezkondu zen, Salomon Bogaerten alaba bera eta hiru seme alaba izan zituzten.

Remove ads

Lana

Posten berrehun margolan inguru daude egun, eta horietatik hogeita hamabik izenpea eta data dute eta izenpea besterik ez, berrogei. Lehenengoen bidez artistaren nondik norakoak eta bilakaera jakin ditzakegu.

Thumb
Sao Francisco ibaia, 1635, oihal gaineko olio-margolana, 60 x 95 cm, Louvre Museoa, Paris.

Honatx Posten margolan batzuk:

  • Sao Francisco ibaia, 1635, Louvre Museoa, Paris
  • Itamaracá uhartea, 1637, Mauritshuis, Hagako
  • Fort Fredrik Hendrik, 1640, Recifeko, Brasilen
  • Ur-jauzia, Paulo Afonso, 1649
  • Ogasuna, 1652, Landesmuseum Mainz
  • Ezta kapera, 1667
  • Pernambuco inguruko ikuspegia, 1669
Remove ads

Kanpo-estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads