Haarlem

From Wikipedia, the free encyclopedia

Haarlemmap
Remove ads

Haarlem (enztun) Herbehereetako hiria da, Ipar Holandako hiriburua. Spaarne ibaiaren ertzean dago, Amsterdamdik 20 km mendebaldera, kostaldeko dunetatik gertu. Erraboilen eta bereziki tulipanen esportaziogune garrantzitsuena da, eta loreen hazkuntza zentroa. Haarlemgo udalerriak Spaarndam herria ere hartzen du bere barruan.

Datu azkarrak Haarlem, Administrazioa ...

New Yorkeko (Ameriketako Estatu Batuak) auzoa den Harlemek hiri honetatik hartu zuen izena.

Thumb
Grote Kerk eliza gotikoa eta Grote Markt plaza nagusia.
Remove ads

Banaketa administratiboa

Topografia

Hiriko 2011ko mapa:

Thumb

Barrutiak

Biztanleria datuak 2009koak dira:

BarrutiaKokapenaBiztanleria Thumb
Oude StadLigging van Oude Stad12.510
Spoorbaan LeidenLigging van Spoorbaan Leiden14.980
Haarlem-OostLigging van Haarlem-Ooster20.691
HaarlemmerhoutkwartierLigging van Haarlemmerhoutkwartier11.713
Westoever Noord BuitenspaarneLigging van Westoever Noord Buitenspaarne16.277
Ter Kleef en Te ZaanenLigging van Ter Kleef en Te Zaanen20.465
Oud Schoten en SpaarndamLigging van Oud Schoten en Spaarndam14.859
DuinwijkLigging van Duinwijk5.332
SchalkwijkLigging van Schalkwijk31.374
Guztira148.201

Historia

IX. mendean eraiki zuten, eta XII. mendean gotortu. Holandako kondeen egoitza izan zen. XV. mendean oihalgintzak indar handia eman zion bertako merkataritzari. Albako dukeak setiatu zuen 1572ko abenduaren 12tik 1573ko uztailaren 13 arte. XVII. mendean izan zuen Haarlemek bere loraldirik bikainena.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Haarlem), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Ijmuidendik eta Amsterdamdik gertu izateak bertako industriaren garapena bideratu du: metalurgia, kimika eta elikadura industriak, eraikuntza mekanikoak, ontzigintza, etab. Hiria famatu duena, ordea, tulipanen hazkuntza eta salmenta izan da; XVI. mendean hasi zen, eta gaur egun mundu osora esportatzen du lore hori.

Demografia

Ondasun nabarmenak

Haarlemgo erdigunea Plaza Nagusia da (Grote Markt). Bertan, San Bavon katedrala (gotikoa, XV eta XVI. mendeak), Hiltegi Zaharra (Vleeshal) eta Udaletxea (Vleeshal, XVI. mendea) dira monumenturik aipagarrienak, XVII. mendeko itxura gordetzen baitute, oro har.

Argazkiak

Hiri senidetuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads