GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua (ONUSIDA akronimoarekin ezagunagoa) Nazio Batuen Erakundearen programa bat da, HIESaren aurkako ekintzan hainbat agentzia espezializatuen jarduerak koordinatzeko. UNAIDS, ingelesez, 1996ean jarri zen martxan.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...

Zuzendari exekutiboa Winnie Byanyima da, Nazio Batuen Idazkari Nagusiordea, eta Geneva-n (Suitza) kokatua dago.[1]

Remove ads

HIESaren aurkako nazioarteko estrategia

HIESaren aurkako nazioarteko estrategia 2021-2026 Garapen Jasangarrirako Helburuei eta 2030 Agendari lotuta dago eta desberdintasunak murrituz zerbitzuen irisgarritasuna hobetzea du helburu.[2]

ONUSIDAK urtero urtero HIESaren aurkako erantzuna handitzearen alde egin du, baina 2015a eta gero behin betiko erantzuna bilatzen du, 2030ean HIESaren epidemiarekin amaitu dadin. Horretarako, 2020rako 90-90-90 helburuak ezarri ziren[3], 2030era begira, helburuok 95-95-95 dira[4]:

  • 2030ean GIBarekin bizi direnen %90ak bere diagnostikoa ezagutzea.
  • 2030ean bere diagnostikoa ezagutzen dutenen %90ak tratamendu antirretrobirala jasotzea.
  • 2030ean tratamendua jasotzen dutenen %90 birusaren supresioa izatea (odolean ez detektatzea).

2021eko ekainean HIESAren gaineko goi-mailako batzarra[5] [6] eta gero, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak deklarazio politiko berriaren berri eman zuen[7].

Remove ads

Erakundeak

ONUSIDArekin lan egiten duten NBEko agentziak hauek dira[8]:

  • ACNUR Errefuxiatuentzako NBEren Goi Komisarioaren Bulegoa
  • UNICEF Haurrentzako Nazio Batuen Fondoa
  • PMA Elikagaien Munduko Programa
  • UNDP Garapenerako Nazio Batuen Programa
  • UNFPA Nazio Batuen Populazioaren Funtsa
  • UNODC Droga eta Delituen Kontrako NBEren Bulegoa
  • OIT Lanaren Nazioarteko Erakundea
  • Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea
  • OME Munduko Osasun Erakundea
  • Munduko Bankua
Remove ads

Laguntzaileak

  • HIESari, Tuberkulosiari eta Malariari aurre egiteko Nazioarteko Fondoa (Fondo Mundial)[9]

Fede oneko enbaxadoreak

Fede oneko enbaxadoreen zerrenda:[10]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads