Georg Bednorz

fisikari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Georg Bednorz
Remove ads

Johannes Georg Bednorz (Neuenkirchen (Alemania), 1950eko maiatzaren 16) fisikari alemaniarra da. 1987an, material zeramikoen supereroankortasunaren aurkikuntzagatik (Karl Alexander Müllerrekin batera) Fisikako Nobel Saria jaso zuten. Anton eta Elisabeth Bednorzen laugarren semea da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Bednorz Neuenkirchenen jaio zen, Ipar Renania-Westfalian, Alemanian, Anton lehen hezkuntzako maisuaren eta Elisabeth Bednorz piano maistraren semea, eta lau anai-arrebetan gazteena zen. Gurasoak Erdialdeko Europako Silesiakoak ziren, baina Bigarren Mundu Gerrako zurrunbiloen erdian, mendebalderantz mugitu behar izan zuten[1].

Haurra zela, gurasoak saiatu ziren musika klasikoarekiko interesa pizten, baina, berari, praktika interesatzen zitzaion, eta nahiago zuen motorretan eta automobiletan lan egin. (Nerabezaroan biolina eta tronpeta jotzen ikasi bazuen ere). Bigarren hezkuntzan, zientzia naturalenganako interesa garatu zuen, kimikan arreta jarriz, eta hori modu praktikoan ikasi ahal izan zuen esperimentuen bidez[1].

1968an, Bednorz Münsterreko Unibertsitatean matrikulatu zen kimika ikasteko. Hala ere, ikasle kopuru handian, bere burua galduta sentitu zuen berehala, eta kristalografiaren gai ez hain ezagunera aldatzea erabaki zuen, mineralogiaren azpieremu bat kimikaren eta fisikaren interfazean. 1972an, Wolfgang Hoffmann eta Horst Böhm irakasleek antolatu zuten uda Zuricheko IBMko Research Laboratoryn pasa zezan, ikasle bisitari gisa. Hango esperientziak emango zion forma bere etorkizuneko ibilbideari: K. Alex Müller fisikako saileko burua ezagutu zuen, baina, horrez gain, IBMren laborategian landutako sormen- eta askatasun-giroa ere bizi izan zuen. Haren ustez, IBMren laborategiak eragin handia du zientzia bideratzeko bere moduan[1][2].

1973an beste bisita bat egin ondoren, 1974an, Zurichera joan zen sei hilabeterako, diploma lanaren zati esperimentala egiteko. Han, SrTiO3 kristalak landu zituen, perovskiten familiako material zeramikoa. Müllerrek, perovskitetan interesaturik, bere ikerketarekin jarraitzeko eskatu zion, eta, 1977an Münsterren bere maisutza lortu ondoren, Bednorzek doktoretza hasi zuen Suitzako Teknologia Institutu Federalean (ETH, Zuricheko Eskola Politekniko Federala), Heini Gränicher eta Alex Müller-en begiradapean. 1978an, Mechthild Wennemer emazte izango zuenak eta Münsterren ezagututakoak Zurichera jarraitu zion doktoretza propioa hasteko[1][3]..

1982an, doktoretza lortu ondoren, IBMko laborategian hasi zen lanean. Han, Muller supereroankortasunari[4] buruz egiten ari zen ikerketarekin bat egin zuen.​ 1983an, Bednorzek eta Müllerek trantsizio-metalen oxidoetatik abiatuta eratutako zeramiken propietate elektrikoen azterketa sistematikoari ekin zioten, eta, 1986an, kobre bario eta lantano oxido batean (LaBaCuO, LBCO izenez ere ezaguna) supereroankortasuna induzitzea lortu zuten. Tenperatura kritikoaren oxidotik (T c) 35 K-koa izan zen, aurreko erregistroko 12 K baino handiagoa. Aurkikuntzak sustatu zituen LBCOren antzeko egiturak zituzten kupratozko materialen tenperatura altuko supereroankortasunari buruzko ikerketa osagarri ugari, eta, laster, BSCCO (Bi2Sr2Can−1CunO2n+4+x) (T c 107 K) eta YBCO (itrio, bario eta kobre oxidoz osatutako material zeramikoa) (de T c 92 K) gisako konposatuak aurkitzera eraman zuen.

Remove ads

Fisikako Nobel Saria

1987an, Bednorzek eta Müllerrek Fisikako Nobel Saria jaso zuten elkarrekin, «zeramikazko materialetan supereroankortasunaren aurkikuntzan egindako aurrerapen garrantzitsuagatik»[5]. Urte berean, Bednorz IBMko kide izendatu zuten.

Ondorengo ikerkuntzak

Argitalpenen eta Nobel sariaren ostean, zientzialari askok ikertu zuten aurkitutako fenomenoa. IBMn ikerketa-lanak egin ondoren, supereroaleen aplikazioetarako aholkulari gisa lan egin zuen[6]. Bednorz eta Müllerren aurrerapenetik, material nahasketa berri asko ikertu dira, eta trantsizio tenperatura gero eta altuagoak lortu dira; hala, Laster, nitrogeno likido merkeagoa egongo da supereroalea hozteko. Horrela, praktikan, galerarik gabeko energia-transmisioa proba daiteke. 2014ko apiriletik, 10 kV-eko[7][8] tentsio ertaineko linea supereroale bat ezarrita dago Essen hirian, eta arrakasta izan du. Etorkizuneko ikerketen gaia motor eta sorgailu supereroaleak dira, baita kojinete magnetiko supereroaleak eta energia magnetikoaren biltegiratzea supereroalean.

Remove ads

Hautatutako argitalpenak

  • Bednorz, Johannes Georg (ed) (1989). Earlier and Recent Aspects of Superconductivity Lectures from the International School, Erice, Trapani, Sicily, July 4-16, 1989. Springer Verlag. ISBN 978-3-642-84377-8.

Sariak

1987an, IBM kide izendatu zuten Bednorz. 1998an American Physical Society-ko kide bihurtu zen[9], eta, 2018an, AEBko National Academy of Sciences (Zientzien Akademia Nazionala) erakundeko kide aukeratu zuten.

Salzburgo, Ratisbona, Tiflis eta Katowice unibertsitateek honoris causa doktoretzak eman dizkiote[10], eta, 2018an, Westfälische Wilhelms-Universität Münster unibertsitateak ere gauza bera egin zuen[11].

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads