Georges-Louis Leclerc de Buffon

Georges Louis Leclerc, Buffon Kondea (Montbard, 1707ko irailaren 7a - Paris, 1788ko apirilaren 16a) frantziar zientzia-gizona eta idazlea izan zen From Wikipedia, the free encyclopedia

Georges-Louis Leclerc de Buffon
Remove ads

Georges Louis Leclerc, Buffon Kondea (Montbard, 1707ko irailaren 7a - Paris, 1788ko apirilaren 16a) frantziar zientzia-gizona eta idazlea izan zen. Legegizona izan zen hasieran; gero izadiaren zientziez interesatu zen, eta 1739an Erregearen lorategiko arduradun izendatu zuten.

Datu azkarrak 7. seat 1 of the Académie française (en), director of the Muséum National d'Histoire Naturelle (en) ...
Remove ads

Ibilbidea

Buffonek beste zenbaitekin batera egindako Histoire naturelle (1749-1789) obra gaitzak (44 liburuz osatutako lana) hedapen handia izan zuen. Zientzia-ezagupena esperientziaren gainean eraiki nahiz, behaketa zorrotz baten ondotik animalien deskribapen zehatzari ekiten zion liburuan. Ildo horretatik, Lineok plazaraturiko moten sailkapenari kritika egin zion, mugatuegia zelakoan. Eboluzionismoaren aitzindari, animalia biziaren egonkortasunari eztabaidagarria iritzirik, izakien aurrerabide eta kateatzearen ideia adierazi zuen.

Lurraren garapenaren inguruko ideia ausartak eman zituen: 75.000 urte zituela Lurrak, eta 40.000 urte lehenago hasi zela bertan bizitza. Hoztu aurretik Lurrak 90.000 urte iraungo zituela ere baieztatu zuen. Ikuspegi hauek elizarekin erlazio gorabeheratsua izatera eraman zuten.[1]

Bestalde, idazketaz ere arduratu zen, idatzizko adierazpidea gaiari egokiro lotua egon behar zuela aldarrikatuz: Discours sur le style (1753).

Buffonen lana berehala hedatu zen Frantziatik kanpo. Euskalerriaren Adiskideak elkarteak bere ikasgaien artean sartu zuen, eta Bergarako seminarioan Histoire naturelle delakoaren lehen egokitzea (Historia natural del hombre, 1773) testuliburu gisa erabili zen.

Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpoko estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads