Gerrilla

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gerrilla
Remove ads

Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarrituriko gerra mota da. Ohiko armadaik at, gerrilla historikoki herritar xumeez osatuta dago eta haren ekintzak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei eraso egitea da. Gerrilla erresistentzia talde eta iraultzaileekin lotu ohi da.

Thumb
Palestinako PFLPko gerrillariak 1969an.

Bestalde, gerrillaren jo-puntua duen Estatuak gerrilla talde terroristatzat izendatu du sarritan.

Remove ads

Gerrillaren teoria

Historian zehar, hainbat autorek teorizatu du gerrillaren funtzio, izaera eta egitekoen inguruan. Horietatik ezagunenak Mao Zedong txinatarra eta Che Guevara argentinar-kubatarra dira. Era berean, Alemaniako RAFeko kide zen Ulrike Meinhofek hiriko gerrilla ereduaz teorizatu zuen.

Gerrilla garaikide esanguratsu batzuk

Thumb
Sri Lankako tamilen LTTEren gerrillako emakumeak.

Jarraian, historian zehar edota gaur egun garrantzitsuak izan diren gerrilla batzuk aipatzen dira. Horietariko batzuk (IRA edo Brigada Gorriak, esaterako) hiri gerrillatzat hartu ohi dira, talde armatu arruntarekin pareka daitekeen gerrilla mota berezia osatuz.

Gerrillak dituzten herrialdeak

Horietaz gain, egun hainbat gerrillak ondoko herrialdetan dihardute, besteak beste: Irak (gerrilla nazionalistak nahiz islamistak), Sri Lanka (LTTEko tamilak), India (Indiako Alderdi Komunista Maoista), Nepal (Alderdi Komunista Maoista, 2007tik su etenean), Txetxenia (Errusia), Iran (Kurdistango PJAK alderdia), Filipinak (hainbat gerrilla islamista, nazionalista eta komunista), Darfur (Sudan) eta Afrikako hainbat herrialdetan.

Remove ads

Gerrillari ospetsuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads