Gerrymandering
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gerrymanderinga[1] XIX. mendetik aurrera politika zientzian egin izan den hauteskundeetako azpijokoa da, hauteskundeetan nahi den emaitza lortzeko asmoz, lurralde bateko hautes-eremu batzuen elkarketa edo banaketaren bidez.

Remove ads
Jatorria
Hitz horrek jatorria Massachusetts estatuko Elbridge Gerry gobernadorearengan du. 1812ko Massachusettsko legealdiaren hautes-eremuen mugen birbanaketa ezarri zuen, aurreko mugek Thomas Jeffersonen alderdi errepublikarrari garaipena ematen baizieten. Kazetariek eremu berrien banaketak arrabio (ingelesez, "salamander") itxura zuela oharturik, Gerry-mander hitz-elkarketa asmatu zuten. Izendapenak arrakasta izan zuen eta egun arte dirau.
Remove ads
Motak
Gerrymanderinga sor dezaketen hainbat hautes-barrutien diseinu-politika ere badaude:
- Kontzentrazio aktiboaren bidez: talde jakin baten bozkatzaileak barne hartzen dituen hautes-barrutiak ezarriz, barruti horren mugen barnean talde horrek gehiengoa izan dezan.
- Sakabanaketa murriztailearen bidez: talde jakin batek dituen bozak hainbat barrutitan sakabanatuz, eremu horietan gehiengorik izan ez dezan.
- Kontzentrazio murriztailearen bidez: talde batek hainbat barrutietan duen gehiengoa barruti bakar batera murriztuz, talde horrek gainontzeko barrutietan duen gehiengo totala murriztuz.
- Sakabanaketa aktiboaren bidez: alderantziz, hainbat barrutitan ordezkarien gehiengoa hautatuz, ordezkaritza gehiengo jakin bat lortzeko.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
