Gilberto Gil

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gilberto Gil
Remove ads

Gilberto Passos Gil Moreira (Salvador da Bahia, Bahia, Brasil, 1942ko ekainaren 26a) brasildar abeslari eta musikagilea da.

Datu azkarrak Minister of Culture of Brazil (en), councillor of Salvador (en) ...
Remove ads

Biografia

Elis Reginak berak idatzitako melodia batzuk abestu zituen, baina 1966an hasi zen Gilberto Gil ospetsu bihurtzen, Louvação bere lehen diskoa argitaratu zuenean. Dena dela, Caetano Veloso eta Tropikalia mugimenduko beste abeslari batzuekin lan egin izanak eraman zuen Brasilgo kantagintza abangoardistaren lehen mailara.

1975ean, Refazenda disko bikaina argitaratu zuen, oinarrizko gai gisa mistizismoa, ekologia eta orekaren bilaketa harturik, eta, handik bi urtera, 1977an, Refavela argitaratu zuen, musika beltzaren kutsu nabarmeneko diskoa. Handik zenbait urtera, 1990eko hamarraldian, bide berri bati ekin zion Gilek, Realce diskoarekin, zeinean erabili baitzituen erritmo berri harrigarriak eta hasi baitzen kultura eta musika anglosaxoiarekiko harremana agertzen. Gaurko brasildar abeslari eta musikagile handienetako bat da Gilberto Gil.

2003an, Luiz Inácio Lula da Silva lehendakaritzara heldu zenean, Gilberto Gil aukeratu zuen Kultura ministro izateko.

Remove ads

Erreferentziak

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads