Goa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Goamap
Remove ads

Goa (konkaneraz गोंय ɡɔ̃j) India mendebaldeko estatua da, Errepublika osoko txikiena dena.

Artikulu hau Indiako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goa (argipena)».
Datu azkarrak Administrazioa, ISO 3166-2 ...
Remove ads

Geografia

Goa Indiako mendebaldeko kostaldean dago, Konkan izeneko eskualdean, hain zuzen ere. Konkan Mendebaldeko Ghat mendiak mendilerroak banatuta dago Dekan goi-ordokitik. Estatuko mendirik altuena 1.167 metroko Sonsogor da. Mendebaldean, Goak 101 kilometroko kostaldea du Arabiako itsasoan. Mugakideok ditu: iparraldean, Maharashtra; eta ekialdean eta hegoaldean, Karnataka.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Portugaldar India»

1510ean, Timoji bertako buruzagiari esker, Portugalek Bijapur erregeak mendean hartu eta Velha Goa (euskaraz: Goa Zaharra) sortu zuen. 1560an Inkisizioa eratu eta goatar asko kristautasunera aldatu ziren.

XX. mendea arte, Portugaldar Inperioaren menpe egon zen, eta Britainiar Inperiotik 1947an Indiak independentzia lortu arren, Portugalek bere bere indiar barrendegien jabetasuna negoziatzeari uko egin zion. 1961eko abenduaren 12an, Indiako armadak Vijay operazioa hasi eta Goa, Daman eta Diu anexionatu zituen. Hasieran gobernuak berak administratua izan bazen ere, 1987ko maiatzaren 30ean, Goa India hogeita bostgarren estatua bihurtu zen[1].

Remove ads

Barrutiak

Thumb
Goako talukak. Purpuraz Ipar Goako barrutiak eta laranjaz Hego Goakoak.

Estatua bi barrutitan banatuta dago: Ipar Goa eta Hego Goa. Ipar Goako hiriburua Panaji da; Hego Goakoa, berriz, Margao.

Barrutiak hamaika talukatan banatuta daude:

  • Ipar Goako talukak: Bardez, Bicholim, Pernem, Ponda, Sattari eta Tiswadi.
  • Hego Goako talukak: Canacona, Mormugao, Quepem, Salcete eta Sanguem.

Goako hiri nagusiak Vasco, Margao, Mormugao, Panjim eta Mapusa dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads