Golan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Golanmap
Remove ads

Golan[1][2]Golango gainak izenaz ere ezaguna— (arabieraz: هضبة الجولان Haḍbatu 'l-Jawlān edo مرتفعات الجولان Murtafaʻātu l-Jawlān, hebreeraz: רמת הגולן, Ramat HaGolan) Asiako goi ordoki estrategikoa da, Siria, Israel, Jordania eta Libano arteko mugan dagoena.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...

Lehen, Siriaren mendeko lurraldea zen; gotortu, eta Israelgo lurraldeei artilleriaz eraso egiteko erabili zuten Israelgo estatua sortu ondoren (1948); gero, 1967an, Israelek inbaditu zuen eta lege militarraren mende jarri. Israelek 1981ean anexionatu zuen. Nazioarteko legediaren arabera, Israelek Golan legez kanpo okupatuta dauka egun, eta legez siriar estatuari dagokion lurraldea da.

Remove ads

Geografia

Iparraldean, itsas mailatik 2.000 metro baino gehiagora dago, eta Galileako itsasoaren inguruan, berriz, itsas maila baino beherago.

Naturaren ikuspuntutik, Golan Hermon mendiaren jarraipena da. Jordan ibaiaren iparraldean dago, Hermon mendi magalaren eta Yarmouk (Heromax) ibaiaren artean. Lur eta belardi emankorrak ditu, 120-520 m garai direnak.

Historia

Siriako Al Qunaytirah eskualdearen zatia izanik, Israelek okupatu egin zuen Sei Eguneko Gerran (1967) eta, berriz ere, Yom Kippur Gerran (1973). 1981eko abenduaren 14an Israelek legea eta administrazioa aplikatu zituen, estatuaren zatitzat hartuta, eta hainbat kokaleku ezarri ditu han. Nazio Batuen Erakundek legez kanpoko anexio hori gaitzetsi du, eta nazioartekoak ez inoiz onetsi.

Siriak Al Qunaytirah eskualdearen zatitzat jotzen du oraindik.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads