Santxotena Museoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Santxotena Museoa
Remove ads

Santxotena Nafarroako Baztan eskualdean dagoen Arizkun herriko Bozate auzoan kokatzen den museoa da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Santxotena Museoa berez bi zatitan banatuta dago: Lehenbizikoa aire libreko parkea da. Bertan Bozateko semea den Xabier Santxotena artistaren artelanak aire libreko museo batean ikusteko aukera ederra eskeintzen da. Eremu honetan Euskal Mitologiak egurraren bidez protagonismoa beregantzen du. Santxotenak Euskal Mitologiako hainbat pertsonai tailatu ditu, hauek denak inguruan berde kolore tonu guztietan hedatzen den paisaia eta landarekin bat egiten dute.

Bigarren zatia Gorrienea etxeak osatzen du, Santxotenaren familiaren bizilekuan etnografia museoa dago. Atea zeharkatzean euskaldun baserriaren antzinako ohituretan nahiz mendeetan zehar Bozaten diskriminaturik bizi izan ziren agoteen talde etniko misteriotsuaren bizimoduan murgilduko gara.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads