Gran Chaco
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gran Chaco edo Chaco[1] (kitxuaz: chaku; «ehiza-(lurraldea)») Hego Amerikako ordoki zabala (1.144.000 km²) da, Mato Grossoko goi-ordokiaren, Paraguai eta Salado del Norte ibaien eta Boliviako Altiplanoaren artean dagoena. Argentina, Bolivia, Brasil eta Paraguaiko lurrak hartzen ditu.
- Artikulu hau Hego Amerikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chaco».
Haren hegoaldean panpa dago, baina Gran Chacon, panpan ez bezala, oihan zabalak daude. Ibai garrantzitsuenak Pilcomayo, Bermejo eta Salado del Norte dira. Klima eta landaretza tropikalak dira. Ekonomiaren oinarriak baso ustiapena eta abeltzaintza dira.
Remove ads
Banaketa
Gran Chaco hiru eskualdetan dago banatua:
- Ipar Chaco (Chaco Boreal): Pilcomayo ibaitik 16º H paraleloraino.
- Erdialdeko Chaco (Chaco Central): Pilcomayo ibaitik antzinako Bermejo ibairaino.
- Hego Chaco (Chaco Austral): Bermejo ibaitik 30º H paraleloraino.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

