Grooby Productions

Ameriketako Estatu Batuetako estudio pornografikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Grooby Productions pornografia transgeneroa ekoizten duen konpainia da. 1996an Londresen sortua, egoitza Los Angelesen du.[1] Helduentzako entretenimendu transgeneroa Interneten sareratu zuen konpainia aitzindarietako bat izan zen Shemale Yum (gaur egungo Grooby Girls) webgunearekin,[2] jatorrizko edukia argitaratu zuen lehenengo ordainpeko webgune transexuala.[3] Grooby Productions ekoiztetxea Interneteko zenbait webgune pornografikoren jabea izateaz gain, beste interes-arlo batzuk ere baditu; hala nola, bere DVDak ekoiztea, transexualei buruzko Interneteko blogak, foroak eta sare sozialak, baita Transgender Erotica Awards sari-banaketa ekitaldia antolatzea ere.[4]

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Remove ads

Historia

Grooby Productions 1996an sortu zen Steven Groobyk argitaratzen hasi zen webguneekin batera. Horien arteko nabarmenena emakumezko modelo erotiko transgeneroei buruzko Shemale Yum izan zen, hasieran izen-emate bidezko helduentzako gunea zena eta ondoren ordainpekoa bihurtu zena. Jarraian, Groobyk beste webgune batzuk sortu zituen. 1998an Ladyboy-Ladyboy sortu zuen Thailandiako kathoeyen argazki erotikoak argitaratzeko. Horrez gain, beste hainbat webgune sortu zituen gaien araberakoak: Brasilgo transexualak, Kanadakoak, Japoniakoak eta beltzak, besteak beste.

Denbora batez, Groobyk Joey Silveiraren eta Gia Darlingen webgune ofizialak kudeatu zituen.[5] 2008an Groobyk SheMaleJapan.com webgunea sortu zuen newhalf (japonieraz: ニューハーフ) modelo transgeneroentzako.

2017ko abuztuan, konpainiak bere marketako batzuk berrizendatzeari ekin zion, shemale terminoa beste hitz batzuengatik aldatuz.[6] Besteak beste, Shemale Yum webgune ezagunari Grooby Girls izena eman zion.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads