Hagen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hagenmap
Remove ads

Hagen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdean kokatzen da. Berez, herrialde honetako 38. hiririk handiena da. 2010. urtean 188.529 biztanle zituen. FernUniversität Hagen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen egoitza bertan dago, eta 67.000 ikaslerekin, Alemania osoko unibertsitate handiena da. Ruhr ibaiak hiria zeharkatzen du.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Historia

1200 urtearen inguruan sortu omen zen, ziurrenik landetxe baten izena hartu zuelarik. 1324ean Mark Konderrian sartu zuten, ondoren 1614ean Brandenburgo mangraverrian eta 1701ean Prusiak eskuratu zuen.

XVII eta XVIII mendeetan ehungintza eta papergintza izan ziren nagusi baina XIX mendean, Ruhr eremu guztiak bezala, garapen handia izan zuen ikatz eta altzairu meatzaritzari lotuta eta 1928an 100.000 biztanletako muga gainditu zuen. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

  • Westfaliako aire libreko museoa (Westfälisches Freilichtmuseum Hagen): Westfaliako historia industriala azaltzen duen museoa da. Erakusgairik zaharrenak Mesolito garaikoak dira, K.a. 10.700 urtekoak.

Kirolak

Alemaniako Saskibaloi Federazioaren (DBB) egoitza Hagenen dago.

Hagendar ezagunak

  • Sir Charles Hallé (1819 – 1895): Alemaniar-britainiar piano jotzailea.
  • Nena (1960- ): pop kantaria, "99 Luftballons" abestiarengatik mundu mailan ezaguna.

Hiri senidetuak

Hagen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads