Halotano

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Halotano
Remove ads

Halotanoa edo 2-bromo-2-kloro-1,1,1-trifluoroetanoa konposatu organikoa da, C2HBrClF3 formulakoa, haloalkanoen klasekoa. Likido lurrunkor gardena eta usain goxokoa da. Uretan ia disolbaezina da, baina disolbagarria petrolio-eterretan. Korrosiboa eta narritagarria da[1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Halotanoa ozono-geruzarentzat kaltegarria da[2].

Remove ads

Sintesia

Halotanoaren sintesia trikloroetilenoa hidrogeno fluoruroz erreakzonaraziz antimonio trikloruroa katalizatzaile gisa usatuz 130 C-tan. 2-kloro-1,1,1-trifluoroetanoa eratzen da zein segindan bromoz tratatzen da 450 C-tan halotanoa eratzeko[3].

Thumb

Erabilera

Halotanoa anestesiko gisa baliatzen da[1].

Munduko Osasun Erakundeak halotanoa funtsezko sendagaien zerrendan sartuta du[4].

Historia

Halotanoa lehen aldiz 1956an usatu zen eta ospe handia lortu zuen, eterra eta ziklopropanoa bezalako beste anestesiko lurrunkor batzuk ordezkatzera zetorren anestesiko orokor ez-sukoi gisa. Anestesiko horren erabilera murriztu egin zen 1980 eta 1990 artean, agente anestesiko berriak hedatu ahala.

1980ko hamarkadan enfluoranoak eta isofluoranoak ordezkatu zuten. 2005ean, anestesiko lurrunkor erabilienak hauek ziren: isofluoranoa, sebofluoranoa eta desfluoranoa. Haurrengan halotanoak eragindako hepatitisaren arriskua nabarmen txikiagoa denez helduetan baino, halotanoa pediatrian erabiltzen jarraitu zen 1990 arte. Hala ere, 2000. urtetik aurrera, Sebofluoranok haurren halotanoaren erabilera nabarmen ordezkatu zuen[5].

Egun halotanoa garapen bidean dauden herrialdeetan erabiltzen da nagusiki. Albaitaritzan ere baliatzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads