Henk Chin A Sen
politikari surinamdarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hendrik Rudolf "Henk" Chin A Sen (pinyin: Chén Yàxiān; Albina, 1934ko urtarrilaren 18a – Paramaribo, 1999ko abuztuaren 11) surinamdar sendagile eta politikaria izan zen. Surinamgo presidente eta lehen ministroa izan zen 1980tik 1982ra.
Medikuntza ikasketak egin zituen Paramariboko Geneeskundige School-en eta 1959an graduatu zen. 1959tik 1961era mediku lanetan aritu zen, eta gero Herbehereetara joan zen barne-mediku gisa espezializatzera. Surinamera itzultzean, Paramariboko Sint Vincentius ospitalean egin zuen lan. Surinamen independentziaren aldeko Alderdi Nazionalista Errepublikanoko kide izan zen.
1980ko martxoaren 15ean, Sarjentuen kolpea gertatu zen, Dési Bouterse boterera eraman zuena. Militarrek Chin A Sen izendatu zuten lehen ministro. Honek ezkerreko gobernu bat osatu zuen eta emakume ministroak sartu zituen. 1980ko abuztuaren 15ean Johan Ferrier presidenteak dimisioa eman zuen eta Chin A Senek ere presidente kargua hartu zuen.
1982ko otsailaren 4an Boutersek Chin A Sen kargutik kendu zuen desadostasun baten ondorioz. Azken hori Pittsburghen erbesteratu zen lehenik, eta Herbehereetan gero. 1982ko abenduan Surinameko Askapen Kontseiluko presidente hautatu zuten eta Bouterseren aurkako borroka armatua egin zuen Jungle Commando taldearekin ere harremanetan egon zen.
Chin A Sen 1995ean itzuli zen Surinamera eta medikuntzari ekin zion berriro.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
