Johan Ferrier

Surinamgo presidentea From Wikipedia, the free encyclopedia

Johan Ferrier
Remove ads

Johan Henri Eliza Ferrier (Paramaribo, 1910eko martxoaren 12a - Oegstgeest, 2010eko urtarrilaren 4a) surinamdar politikaria izan zen. Surinamgo lehendabiziko presidentea izan zen 1975etik 1980ra.

Datu azkarrak 1. President of Suriname (en), Prime Minister of Suriname (en) ...

Lanbidez irakasle eta Surinameko scout-en sortzaileetako bat izan zen, eta 1946an Alderdi Nazionala sortzen lagundu zuen. Bere jarduera politikoa eten zuen Herbehereetan hezkuntzan doktoretza lortzeko. 1955etik 1958ra Surinam herrialde autonomoko, Herbehereetako Erresumaren barruan, lehen ministro eta hezkuntza ministro izan zen. 1968tik 1975era gobernadore nagusia izan zen.

1975eko azaroan independentzia aldarrikatu zutenean, herrialdeko lehendabiziko presidente izendatu zuten. 1980an Dési Boutersek zuzendutako estatu-kolpeak Ferrierren dimisioa eragin zuen sei hilabete geroago. Orduan Herbehereetara joan zen bizitzera.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads