Hexano

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hexanoa sei karbono-atomoz osatutako hidrokarburo ase lineala (C6H14) das. Likido lurrunkor kolorgea da, toxikoa eta sukoia da eta petrolioaren destilaziotik sortzen da, eta erretxinen disolbatzaile gisa erabiltzen da bereziki[1]. Gasolinak % 3 inguru hexanoa izaten du[2].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Industrian hexano terminoa usa daiteke hidrokarburo-nahasteak izendatzeko non % 60a inguru izaten den eta gainerakoa 2-metilpentanoa (isohexanoa), 3-metilpentanoa eta, kasu batzuetan, C5, C6, eta C7 zikoalkanoak. Nahaste hauek purutasun handirik behar ez duten zereginetan baliatzen dira, garbitzeko disolbatzaile gisa esaterako.

Remove ads

Isomeroak

Informazio gehiago Izena, IUPAC ...

Erabilera

Industrian hexanoak adhesibo askoren formulazioan erabiltzen dira, zapatak itsasteko baliatzen direnak esaterako. Ehungintzan ehunak koipegabetzeko erabitzen da, adibidez, lehorreko garbiketan. Elikagai-industrian hazietatik olioa erauzteko baliatzen dira, nahiz eta praktika horrek eztabaidak eragiten dituen osasun-segurtasunaren ikuspegitik[3].

Laborategietan ur- eta lurzoru-laginetatik koipeak eta olioak erauzteko baliatzen dira hexanoak. Kromatografian disolbatzaile ez-polar tipikoa da.

Remove ads

Toxikotasuna

Alkano toxiko bakarra da n-hexanoa. Eragin fisiologikoak ez du hexanoak berak eragiten, bere metabolizazioan sortzen diren produktuek baizik, 2,5-hexadionak bereziki. Nerbio-zelulak funtzionatzeko ezinbestekoak diren amina batzuekin erreakzionatzen du konposatu horrek, hots, neurotoxikoa da. Nahikoa da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads