High Noon

From Wikipedia, the free encyclopedia

High Noon
Remove ads

High Noon (euskaraz: "Eguerdia") western filma da, Fred Zinnemann austriar zinemagileak 1952an zuzendu zuena. Gary Cooper, Grace Kelly, Lloyd Bridges, Katy Jurado eta Thomas Mitchell izan ziren aktore nagusiak.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Filmak lau Oscar sari irabazi zituen: gizonezko aktore onenarena (Gary Cooper), muntatze onenarena (Elmo Williams eta Harry W. Gerstad), jatorrizko soinu banda onenarena (Dimitri Tiomkin) eta jatorrizko abesti onenarena (Dimitri Tiomkin eta Ned Washington: Tex Ritterrek abestutako "Do Not Forsake Me, Oh My Darlin'"). Bestalde, lau Urrezko Globo eta beste hainbat sari ere jaso zituen.

Remove ads

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Goiz berean ezkondu eta sheriff izarra jarri du Will Kanek (Gary Cooper). Frank Miller (Ian MacDonald), iraganean atzeman zuen eta urkamendira zigortu zutena, herrira mendeku bila itzuli dela ohartu da: eguerdiko hiruretako trenean iritsi da eta geltokian adiskideak zain ditu. Emaztearen (Grace Kelly) erreguei kasurik egin gabe, Kane herrian geratu eta bere aldeko gizonak erreklutatzen saiatu da, baina herritarren koldarkeriaren, interesen edota Miller bidelapurrarekiko adiskidetasunaren ondorioz, entzungor egin diote haren laguntza eskaerari. Hortaz, Kanek bakarrik egin behar die aurre arriskuari eta patuari.

Remove ads

Aktoreak

  • Gary Cooper: Will Kane sheriffa
  • Thomas Mitchell: Jonas Henderson maiorra
  • Lloyd Bridges: Harvey Pell sheriff diputatua
  • Katy Jurado: Helen Ramírez
  • Grace Kelly: Amy Fowler Kane
  • Otto Kruger: Percy Mettrick epailea
  • Lon Chaney: Martin Howe
  • Henry Morgan: Sam Fuller
  • Ian MacDonald: Frank Miller
  • Eve McVeagh: Mildred Fuller
  • Morgan Farley: Mahin medikua eta ministroa
  • Harry Shannon: Cooper
  • Lee Van Cleef: Jack Colby
  • Robert Wilke: Jim Pierce
  • Sheb Wooley: Ben Miller
Remove ads

Irudi galeria

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads