Highland

From Wikipedia, the free encyclopedia

Highlandmap
Remove ads

Highland(s) (Eskoziako gaeleraz: A' Ghàidhealtachd, eskozieraz: Hieland) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen eskualde menditsua da, herrialdeko zabalena dena (25.659 km2). Izenak "Goi lurralde" edo "lurralde garaia" esan nahi du. Eskoziako gaeleraz "Gaidhealtachd" hitza gaizki erabili izan da sinonimo moduan. Hala ere, gaur egun kontzeptu kulturala da, hizkuntza edo geografikoa baino gehiago.

Argibide gehiagorako ikusi: Eskoziako Lur Garaiak (Lurralde historikoa)
Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...

Administratiboki, Highland Council Area edo Sgìre Comhairle na Gàidhealtachd hartzen du gaur egungo eskualdea (1996tik).

Biztanle-dentsitate oso baxua dauka: 2012an 232.910 biztanle zituen, 8 biz./km2-ko dentsitatearekin. Inverness (54.398 biztanle) du hiriburu.

Remove ads

Geografia

Gaur egun aipaturiko lurraldeaz gain Barruko Hebridak uhartedietako uharte ugari ere barne hartzen ditu, Skye uhartea tartean. Eskoziako eta Erresuma Batuko mendirik garaiena bertan dago, Ben Nevis (1.344 m) eskualde honetako mendebaldean kokatuta dago. Aintzira ezagunak ere baditu, denetan aipagarriena Ness aintzira. Great Glen haranak 100 kilometrotako luzera du eta Iparraldeko Highland eremua eta hegoaldean Grampianak bereizten ditu.

Britainia Handia uharteari dagokionez honako eskualde hauek ditu mugakide: Argyll eta Bute, Perth eta Kinross, Moray eta Aberdeenshire

Remove ads

Politika

80 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:

Informazio gehiago Alderdi politikoa, Zinegotziak ...

Kultura

Gaidhealtachd

Musika

Eskualde honetan gaitaren mota berezia dago, "Great Highland Bagpipe" edo "A' Phìob Mhòr" izenekoa.

Hiri eta herriak

Herri nagusiak

Hiri bakarra dago eskualdean, Inverness, gainerakoak herriak dira.

Herri guztiak

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads