Ness (aintzira)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ness (Eskoziako ingelesez: Loch Ness, ˌlɒx_ˈnɛs ahoskatua; Eskoziako gaeleraz: Loch Nis, l̪ˠɔxˈniʃ ahoskatua) ur gezako aintzira zabal, sakon eta batez ere luzera oso handikoa da. Eskoziako Lur Garaietan (ingelesez: Highlands; Eskoziako gaeleraz: A' Ghàidhealtachd) kokatua dago.
- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ness».
Remove ads
Kokalekua
Ness aintzira, Inverness hiritik 37 km hego-mendebalderantz dago. Great Glen izenaz ezagutzen den faila geologikoaren lur masa handiena da eta iparraldean Invernessetik hegoaldera Fort Williamerako norabidean finkatzen da. Kaledoniako ubideak, Glen Handiaren bidez, Ness aintzira erabiltzen du pasabidetzat bezala bi itsasaldeak lotzeko (ekialdea eta mendebaldea).
Ezaugarriak
Aintzira hau, elkarri loturiko Eskoziako aintziren sarearen zati da. Glaziarrek landu zuten, aurreko glaziazio aroan. Bere urek ezohiko gardentasun oso baxua dute, erabateko kolore ilunekoak dira, bere inguruko lurrek zohikatz edo turba osagai handia baitute.
Eskoziako aintzirarik handienetan bigarrena da hedaduraz, 56,4 km2 baititu, baina bere sakontasuna kontutan hartuta bolumenaz handiena da. Ingalaterra eta Galesko aintzira guztiak bat eginik baino ur gehiago du Nessek. Bere zatirik sakonenean, 226 m ditu (Londresko BT Dorreak, konparazio baterako, 189 m ditu; hortaz, erabat urpean legoke).
Biltegi-Ponpaketa Hidrologiko Planaren erreserborioetako baxuena bezala ere jarduten du, bere motako Britainia Handiko lehena. Turbinak jatorriz, hurbileneko errotari energia hornitzeko erabili ziren, baina orain britainiar elektrizitate-sare nazionala energiaz sortu eta hornitzen du.
Bere hego-sartaldeko zatian, Fort Augustustik gertu, aintzirako uharte bakarra dago: Cherry uhartea, crannog deritzen uharteen adibide garbia (Burdin Aroaren inguruko uharte artifizialak).
Remove ads
Leku interesgarriak
Ertzeetan honako lekuak ditu:
Ness aintzirako munstroaren kondaira
Sakontzeko, irakurri: «Ness aintzirako munstroa»
Nessen osperik handiena kondairazko Ness aintzirako munstroa —herri hizkeran, Nessie— ikusi izanari buruzko albisteetan datza, nahiz eta, kondaira hori gorabehera, aintzira berez den erakargarria. Itsasontzi eta txalupak aintziraren kostako hainbat tokitatik ateratzen dira, turistei «munstroa ikusteko aukera» emateko.
Arrainak
Bere uretan, edo Kaledoniako ubidekoetan, perka edota errutilo kontinental sartu dituzte baina espezie batzuk bertokoak dira.[1]
Ibai-aingira | Anguilla anguilla |
Lutxo arrunt | Esox lucius |
Gaizkata arrunt | Acipenser sturio (konfirmatzeke) |
Arrain hiruarantza | Gasterosteus aculeatus |
Lampetra planeri | |
Phoxinus phoxinus | |
Izokin arrunt | Salmo salar |
Amuarrain arrunt | Salmo trutta |
Salmo ferox | |
Amuarrain artiko | Salvelinus alpinus |
Remove ads
Iruditegia
- Fort Augusteko kaia.
- Goitiko ikuspegia.
- Inchnacardoch badia.
- Egunsentia Ness aintziran.
- Nessieren estatua ugarietako bat.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads