Hindhead

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hindheadmap
Remove ads

Hindhead, Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen udalerri bat da, Surrey konderrian.

Datu azkarrak Administrazioa, Posta kodea ...
Remove ads

Toponimia

"Hindhead" toponimoa 1571. urtetik dokumentatua dago, eta "orein emeen muinoa" esan nahi du. [1]

Geografia

Surreyko herririk altuena da; haren eraikinak itsas mailatik 185 eta 253 metro bitartean eginak daude.[2]

Guildford -etik 16,9 kmtara dago. Herriak 4.292 biztanle zituen 2011ko erroldan.

Historia

Historikoki bidelapurren eremua izan da: 1736an, Stephen Phillips presoak urrezko 150 ginea lapurtu izana aitortu zuen. 1786an, hiru gizon kondenatu zituzten Londresen enbarkatzera zihoan marinel ezezagun baten hilketagatik. Gizon hauen gorpuak Gibbet muinoan kateetan zintzilikatu zituzten, eskarmentu bezala. Lapurretak XIX. mendean amaitu ziren, Londres-Portsmouth trenbidea martxan ezarri zenean.[3]

Bestelako jakingarriak

"Devil's Punch Bowl" naturgune famatua bertan dago..

Hindhead errepide arteko lotura gune nabarmena da, horrek ekartzen dituen trafiko arazoekin.

Jende aipagarria

Thumb
Undershaw Conan Doyleren garaian
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads