Histamina

Histidina aminoazidoaren deskarboxilaziotik eratorritako konposatua. Muskulu lisoa uzkurrarazten, kapilarrak zabalarazten eta urin gastriko gehiago jariarazten duen substantzia. Erreakzio alergikoetan parte hartzen du From Wikipedia, the free encyclopedia

Histamina
Remove ads

Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alergikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Sintesia

Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.

Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.

Funtzioak

  • alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
  • urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
  • nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.

Efektuak

Histaminak efektu hauek eragiten ditu:

  • kapilarren basodilatazioa
  • gihar lisuen uzkurdura
  • frekuentzia kardiakoaren areagotzea
  • azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
  • arteria presioaren jaitsiera

Histamina eta janari-intoxikazioak

Janari-intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads