Hoatzin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hoatzina[1] (Opisthocomus hoazin) Cuculiformes ordeneko opistokomidoen familiako hegaztia da, bere generoko eta familiako kide bakarra. Motots nabarmena dauka eta 60 cm inguruko luzera.
Hego Amerikan bizi da, Amazonia oihaneko mangladi eta zingiratan. Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Guyanan aurkitzen da.
Remove ads
Deskribapena
Tamainaz eta itxuraz faisaiaren antzekoa bada ere, lepoa eta isatsa hark baino luzeagoak ditu. Guztira 65 cm har ditzake luzeran.
Hegazti arrea da, baina baditu luma beltzezko, gorrixkazko, horizko eta zurizko orban eta zerrendak ere. Bizkarralde iluna du, luma gris-marroiez estalia, eta azpialdean argiagoa da.
Buruan aurrealdea biluzia du, kolore urdinekoa eta begiaren irisa gorria duena. Gandor ganorabako bat ageri du kanela koloreduna.
Remove ads
Elikadura
Zuhaitzen hostoak eta fruituak janez elikatzen da. Ikerketen arabera hoatzinaren dietaren %82a hostoek osatzen dute, %10a loreek eta %8a baino ez fruituek[2]. Hostoak digeritzeko digestio hodian paparo handia du eta bertan hartzidura egiten du, ugaztun hausnarkarien antzera. Hegazti kirastun ere esaten diote, alde batetik hartziduran sortzen diren gasen eraginez[3] eta bestetik arriskuan aurkitzen denean botatzen duen usainarengatik.
Amazoniako biztanleek ez dute ehizatzen, zapore txarra duelako. Arrautzak ordea hartzen dituzte jateko.
Remove ads
Ugalketa
Euri sasoian ugaltzen da, zuhaitzen azpialdea urak estaltzen duenean[2]. Animalia taldekoia da eta txitatzerakoan kolonia txikiak eratzen ditu. Habiak zuhaitzen adarretan egiten ditu eta 2-3 arrautza jartzen ditu.
Helduek berrahoraturiko elikagaia jaten dute txitek eta badute ohikoa ez den bereizgarri bat, bi erpe txiki dute hego bakoitzean, zuhaitzetan ibiltzea ahalbidetzen dietenak uretara erori gabe. Erortzea gertatzen bada ere, igeri egiten dute zuhaitz enborreraino eta erpeei esker zuhaitzetan gora igotzen dira. Buteogallus urubitinga arranoak hoatzinen habia kolonia bat erasotzen duenean helduek alde guztietara hegan egiten dute, zarata handia eginez, arranoa nahasteko eta bitartean txitek zuhaitz adarretatik ihes egiten dute[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
